Soiltasunaren zailtasunak

  • Erroma, K.a. I. mendea. Ovidio poetak idatzi zuenez, “zatarrak dira belarrik gabeko zelaia, hostorik gabeko zuhaixka eta ilerik gabeko burua”. Eta ez zen kezka hori azaltzen lehena. Ebers papiroan (K.a. 1.500 urte inguruko medikuntzako tratatuan) jasotzen denez, Egipton burusoiltasunaren aurka Ra jainkoari eskainitako araoa errezitatu behar zen eta gero buruan tipulaz, berun gorriz, eztiz, burdinaz eta alabastroz egindako ukendua eman. Beste nahastura batekin ere saiatu ziren: lehoi, hipopotamo, krokodilo eta suge gantzez egindako erremedioa.
     

Julio Zesar, burusoiltasuna disimulatzeko erabili zuen erramu koroarekin irudikatua. (Irudial: Clara Grosch)
Julio Zesar, burusoiltasuna disimulatzeko erabili zuen erramu koroarekin irudikatua. (Irudial: Clara Grosch)

Antzinako Grezian, Aristoteles saiatu zen buruko ile eskasiaren azalpena aurkitzen: “Lizunkeriak gorputzaren goiko aldea hozten du, odol gutxi iristen delako, eta gorputz-atal horietan ez da elikagaia digeritzen. Elikagairik jaso gabe, ilea erori egiten da”. Hipokratesek (K.a. 460-370 inguruan) bere burua akuritzat erabili zuen: errefauz, kuminoz, uso zirinez eta asunez egindako sendabidea ematen zuen buru-azal garbian. Hainbeste lotsatzen zuen fenomenoa azaltzeko Aristoteles baino finago ibili zen: eunukoek ilerik galtzen ez zutela konturatu zen, eta lehena izan zen ile galera sexu-organoekin lotzen. Berak ez zekien zergatik gertatzen zen, baina XX. mendean zientzialariek frogatu zuten barrabilak erauzita ez dela DHT (dihidrotestosterona), gizonezkoen burusoiltasunaren eragile nagusia ekoizten. Beraz, Hipokratesek  erremedioa aurkitu zuen, zikiratzea, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Julio Zesarrek (K.a. 100-44), itxuraz, beldur handiagoa zion ilea galtzeari martxoko idusei baino. Suetonio historialariak jaso zuenez, “adats eskasa burugainetik aurreraka orrazteko ohitura zeukan”. Kleopatrak berak ukendu bat prestatu omen zion, sagu errautsez, hartz koipez, zaldi hortzez eta oreinaren hezur-muinez egina. Emaitzarik lortu ez zuenez, disimulatzea beste biderik ez zuen ikusi. Garaipen militarretan soilik erabili ohi zen corona laurea edo erramu koroa egunero erabiltzeko baimena eskatu zuen senatuan eta, horrenbestez, handik aurrera, konplexu estetikoaren sintoma enperadoreen boterearen ikur bihurtu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzinaroa
4.000 urteko ezpain-margoa

Paduako (Italia) unibertsitateko ikerlari talde batek Iranen 2001ean aurkitutako harrizko ontzi txiki bat aztertu du. Zehazki, flasko  barruan zeuden arrastoak aztertu dituzte, eta hainbat osagai dituela ikusi dute: hematita xehetua –kolore gorri biziko mineral... [+]


Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Wasabia papiroak garbitzeko

Kairoko Egiptoar Museoko Kontserbazio Zentroko ikerlariek egiaztatu berri dute Eutrema japonicum edo Cochlearia wasabi izeneko errefaua egokia eta eraginkorra dela papiroak garbitu eta kontserbatzeko. Hau da, nagusiki japoniar sukaldaritzan erabiltzen den wasabia baliatu dute,... [+]


Etruriar emakumeak greziarren begietan

Grezia, K.a. IV. mendea. Hainbat greziar pentsalarik, esaterako, Aristotelesek edo Heraklidesek, etruriarrei buruz idatzi zuten, Italiar penintsularen erdialdean eta iparraldean bizi zen herriari buruzko iritzi negatiboa jasoz. Etruriar emakumeak kritikatu zituzten bereziki, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude