Saski zulatua

Estitxu Garai Artetxe @egarai
2017ko urtarrilaren 29a

Jordi Pujolen sasoian Kataluniako Gobernuak Madrilekin zerabilen negoziazio era izendatzeko Peix al cove (arraina saskira) metafora erabiltzen zen. Alegia, hobe dela arrain bat saskiratzea, aukeran hamaika izatea baino; eskuragarri ikusten diren lorpenekin konformatu behar dela. Bada, katalanak aspaldi konturatu dira, arrain-hondarren eskean ibili eta indarrak etengabeko ukazioari erantzuten ahitzea baino, puskaz hobea dela menpekotasunik gabeko saskia eskutan hartu eta arrain bilketa burujabeki antolatzea.

Kataluniako herria subiranotasunaren bidean buru-belarri sartuta, EAJri egozten zaio orain baxurazko arrantzara itzultzea. PPren gutxiengoa eta bien ala bien aurrekontuak onartzeko premia tarteko, harremanen hobetzea eszenifikatu dute. Izoztea edo desizoztea nolanahikoa izanda ere, nabarmena da negoziazioen abiapuntua gaiztoa dela. Alferrikakoa baita zulatuta dagoen saskira arrainen bat sartzeko ahalegina. Espainiako Gobernua eta Konstituzio Auzitegia arduratu dira saski hori zulatzeaz: eskuduntza transferentzia blokeatuta egoteaz gain, birzentralizazio ekimen nabarmena dago alorrez alor eta euskal erakundeen erabakiak sistematikoki gutxiesten dira helegite-oldearen bidez. Autogobernuan aurrera egitea saihesteaz gain, atzera bidea dakar horrek.

Negoziazioetan eginkizun garrantzitsua izango omen duen Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak berak halaxe aitortu du: autogobernua larriki higatu dute. Halere, nahiz eta eskumenen urraketei erantzuteko deia luzatu duen, azpimarratu du kasu guztietan Madrilekin negoziatzea izango dela lehen aukera, helegiteak aurkeztea saihesteko. Saski zulatua hornitzeko alferlana berriro ere. Era horretan, negoziatu beharrekoa atzera emandako pauso guztiak leheneratzea izango baita, benetako auzi politikoa alde batera utzita.

Kataluniako herria subiranotasunaren bidean buru-belarri sartuta, EAJri egozten zaio orain baxurazko arrantzara itzultzea. PPren gutxiengoa eta bien ala bien aurrekontuak onartzeko premia tarteko, harremanen hobetzea eszenifikatu dute. Izoztea edo desizoztea nolanahikoa izanda ere, nabarmena da negoziazioen abiapuntua gaiztoa dela

Aurki 40 urte beteko ditu Gernikako Estatutuak, eta Espainiako Gobernuak sinatutakoak bete gabe segitzen du. Zeharo ezberdina litzateke abiapuntua hauxe izango balitz: sinatutako kontratua ez duzue bete, hortaz, kontratua bertan behera geratzen dela deritzogu. Estatutuaren testuak ez du gauzatzeko epea zehazten, edozein kontraturen funtsezko atala, alegia. Horrek esan nahi du Espainiako Gobernuak sine die atzeratu dezakeela eskuduntzak euskal erakundeen esku uztea. Hori gutxi balitz, jada transferituta dauden ahalmenen gaineko etengabeko helegiteek behin eta berriro ezeztatzen dute alor horietako autonomia. Eta saskiaren zuloa handituz doa.

Beste horrenbeste gertatzen da kupoari dagozkion elkarrizketekin. Zer ordaintzen dute EAEko eta Nafarroako erakundeek kupo edo ekarpenaren bidez? Nahi eta behar al ditugu “zerbitzu” horiek? Ez dakit oso presente ote dagoen kupoaren bidez ordaintzen dena, besteak beste, Armada, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, CNI-a, errege-erreginen familiaren luxuzko bizimodua, Espainiako kirol selekzioak edo Auzitegi Nazionala direla. Uxue Barkos lehendakariak, esaterako, bere irizpide propioen arabera kalkulatu du Nafarroak ordaindu beharreko kopurua. Zenbakia alde batera utzita, ez legoke gaizki barnebiltzen duenari buruzko eztabaida abiatzea. Bestela, zeharka, gure herriaren ukazioan eginkizun zuzena duten eta batere maitatuak ez diren erakundeak finantzatzen geundeke. Eta saskia zume barik uztea litzateke hori.

Negoziazio antzuen gurpil zoroa eteteko aukera bakarra burujabetzaren aldeko jarrera irmoa hartzea da. Gaur egungo marko legal eta juridikoan atzerakada inposatzen duen ufada birzentralizatzaileari eusteko, inoiz baino presenteago egon behar da erabateko subiranotasunaren aldarrikapena. Kataluniar herriaren gisara, guk ere hobe genuke Espainiako Estatuaren soka askatu eta gure saski propioa irutea.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Estatugintza

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Txingorra ari du, kontuz gidatu

Esaldi bat izan daiteke aldi berean kategorikoa eta zehazgabea, Anne Hidalgo Parisko alkateak erakutsi digu.


Irakasle interinoak, abandonatuta

Iñigo Urkullu lehendakariak burutzen duen gobernuko Hezkuntza sailak hainbat urte daramatza lanean hezkuntzan paktu bat lortzeko. Horren bidez, Euskal Hezkuntzaren Lege berri bat onartu nahi du eta 1992az geroztik indarrean dagoena ordezkatu.


Soldadutzari ez!
Adi gazteok: laster debaldeko oporraldiak izan ditzakezue. Zaudete argi, postariak eskutitz bat ekar baitiezazueke Madriletik -horren estiloko gutunak beti Madriletik datoz- doaneko egonalditxo baterako gonbitea eginez.

Zaplaztekoak

Zaplaztekoa eman digute beste behin ere Konstituzionaletik. Duela hiru urte pasatxo, Gasteizko FrackingEz kolektiboa sinadurak biltzen hasi zen, Herri Ekimen Legegile bidez Eusko Legebiltzarra presionatzeko helburuarekin. Ekimen horren fruitu izan da 2017ko ekainean Legebiltzarrak onartutako legea: guztiz debekatu gabe, zorrotz mugatzen zuen frackinga. Espainiako Gobernuaren helegiteari erantzunez Konstituzionalak ebatzi du Frackingaren aurkako legea antikonstituzionala dela. Nago, zaplaztekoa... [+]


2018-02-18 | Iván Giménez
Bigantxen demokraziaren festa handia

Trantsizio garaiko komunikabideen esamolderik arrakastatsuena: “Gaur, hauteskunde egunean, demokraziaren festa handia”. Frankismo ondoren hautestontziak betetzeko ariketa berria zenez, festa handien pareko zerbait bihurtu zen bozka emateko aukera.

Handik omen dator hautestontzien beatifikazioa, demokraziaren ikonorik gorena bihurtzeraino. Denboraren poderioz, ikonoa lausotu da: sarritan egiten den edozerk bere distira galtzen du, ezinbestean.

Hala ere, erreferenduma aipatzen... [+]


Kakagaleaz nator

Honako hauek Txirri, Mirri eta Txiribiton-en disko batean grabatuak: “Kakagaleaz nator Errenteriatik, lau kuarto eman nituen egiteagatik. Horra bada, osaba, alegratu bedi, kaka galanki egin det, eder eta lodi”.

Bada, epelak entzun genituen. Beti izan naiz, baina, kontu marroi hauen zalea, agian umetan gure birramona Jenerosak, eguneroko txizontzi saioa amaituta, emaitza erakutsarazten zidalako eta, ongi miatu ondoren, iritzi zorrotzak plazaratzen zituelako: “Ederrak gaurko... [+]


2018-02-18 | Edu Zelaieta Anta
Kosmopoliten mikronazionalismoak

Madrilen bizi diren jendakien bisita izan zuen lehengoan Sofiak, aspaldiko partez. Lehen platera bukatu aurretik jadanik ari ziren Kataluniako egoeraren ziurgabetasunaz. Bigarren platerarekin batean, Kataluniatik Euskal Herrira egin zuten bazkaltiarrek. Klasiko bat. Postreek ekarri zioten berari esklusiban bere ikuspegia azaldu beharra. Kafeari lehen zurrupada kentzerako, barrena deseroso sentitzen hasia zen. Katilua pausatu eta ondoan egin zuen galdera, bisitarien diskurtso neutroa uxatu... [+]


Ezin izendatuzkoa

Egun hauetan, Garazi-Baigorri eskualdean ongietorria eginen diogu Adélaïde Mukantabana ruandarrari, hain zuzen ere Ruandako tutsien genozidiotik doi-doietatik eskapatu zen lekuko hunkigarriari. L’Innommable–Agahomamunwa (Ezin izendatuzkoa) autobiografian (L’Harmattan, Paris, 2016), bere ibilbidearen gorabeherak azaltzen ditu, baita bere bizipenetik at egin dituen ikerketa historikoak ere.

Adélaïde Mukantabanak esplikatzen du liburu horretan nola... [+]


Ez naiz arrazista, baina...

"Segurtasunaren aitzakian Aztegietako bizilagunek eragotzi nahi diote familia horri Alokabidek esleitu dion etxebizitzan sartzea".


Trebińuren eskutitza gurasoei

Arabaren bihotza. Mapetako hutsunea. Zulo beltza. Zortzigarrena. Salbuespena. Nahi eta ezina. Ahal eta nahi eza. Finean, Trebiñu.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude