Sagard eta huroiak

  • Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko joera dugu: hau hemengoa da, hori hangoa, bestea haragokoa...

Getozka (Portulaca oleracea) Atlantikoaren alde bietan dagoen arren, 
“beti” uste izan da Eurasiako landarea zela. Hala ere, 1492 baino lehenagotik Amerikan badela badakigu. Eta euskaldunek eraman bazuten? (Irudia: Michel Hacala)
Getozka (Portulaca oleracea) Atlantikoaren alde bietan dagoen arren, “beti” uste izan da Eurasiako landarea zela. Hala ere, 1492 baino lehenagotik Amerikan badela badakigu. Eta euskaldunek eraman bazuten? (Irudia: Michel Hacala)

Landareen harat-honaterako joan-etorriek eta eraman-ekarriek munduaren historiaren soka osatzen laguntzen dute. Soka hori ahulagoa da maiz, alak errioan uzten duen ubera baino; soka baino gehiago albainu da. Hara gero landareak definitzeko premia: hau inbaditzailea da, hori immigrantea, hura hemengoa, beste hau “beti” hemen izan da, horko hori familiako armarrian dugu... Eta armarritik kalapita besterik ezin etorri.

Getozka (Arg.: Frank Vincentz-CC By SA)

Getozkarekin, adibidez, polita dabil jakintsuen artean. Gaur egun Ameriketan batean eta bestean ederki bizi bada ere, “beti” uste izan da getozka Eurasiako landare bat dela. Arkeologoen lanen ondorioz, ordea, orain badakigu 1492 baino lehenago bazela getozka. Crawford aintziran topatuak dituzte haren polena eta haziak 1360-1650 urte arteko jalkinetan. Oviedo kronistak aipatzen du 1526an Atlantikoaren bi aldeetan bazela getozka. Huron indigenek artoa (Zea mays) eta ekilorea (Helianthus annuus) lantzen zituzten, eta tartean hazten zen getozka ere jaten omen zuten. 1623an Gabriel Sagard izeneko fraide frantses batek lurralde haien deskribapenean argi azaltzen du getozka ugaria zela arto eta kuia soroetan. Fraideak, huronera-frantsesa hiztegia osatzeaz gain, hango berri emanez liburu sorta argitaratu zuen. Non eta noiz jaioa zen ez badakigu ere, inguru hartan Sagard izena jarri zioten herri bati.

Eta bi teoria daude. Baga, naturalena: txoriek jan getozka haziak, eta beren bisitetan hedatu zuten Ameriketara. Biga, antropozentrikoa: Kolon aurretik bikingoek eraman zuten. Baina haien lurraldeetan, ia denak 60º-ko latitudetik gora, ez dago getozkarik (Islandia, Groenlandia, Ternua...). Hirugarrena ere botako dut, beroarena kendu gabe: eta euskaldunek eraman bazuten? Hemen bada getozka, eta han gure arrantzaleak ibilitako lurraldeen inguruan azaldu zen. Kolon aurretik. Eta artoa eta kuia ere lehenago ekarri bazituzten hona? Eta Sagard bera, Sagardi edo Sagardia bazen?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude