Nafarroako kontu sinestezinak

Kike Diez de Ultzurrun
2017ko urtarrilaren 29a

Kontuak hartzen dituena; esate baterako, udal bateko kontuak aztertu eta fiskalizatzen dituen pertsona. Horixe da kontu-hartzailea, hiztegien arabera. Udal orotan eta gobernu departamentu guztietan badago lanpostu hori. Egia erran, suma genezakeen ez zela lanpostu arrunta, garrantzitsu samarra baizik, baina hori da hori gure okerraren handia!, postu hori funtsezkoa baita alde aunitzetatik begira, baita aldaketa politikoa hauspotzerakoan edo trabatzerakoan ere.

Izan ere, legealdiaren erdirantz goazen honetan, desadostasunak desadostasun eta nekeak neke, aldaketa, egia erran, bidea urratzen ari da, sendoxeago dago, eta abenduko Navarrometroak gauzak bere tokian jarri zituen, UPN eta ingurukoen etsipenerako. Cordovilla eta enparauak egunero heriosuhar erauntsika eta garrasika badabiltza ere, laukoa bizkor samar ageri da funtsezko gai aunitzetan, hori bai, non ez den euskara ageri, kontu horretan oraindik ere gehiago baitezakete bi botok hogeita lauk baino, sinestezina bada ere. Eta euskararen kontuetan ere, hara! zorioneko kontu-hartzaile zenbaiten itzala sumatzen da, edo pairatzen da, zenbait udaletan edo gobernu departamentutan gertatzen ari denari erreparatuta. Konparaziora, har ditzagun adibidetako Iruñerriko bi udal; biak ere handi, biak ere arras garrantzitsu, eta biak ere aldaketaren aldeko, erran nahi baita, alkatea aldaketa zale. Ba, berdin da osoko bilkurak euskara sustatzeko diru-laguntza hau edo hura onetsi izana; berdin da euskal elkarte batekin hitzarmena egitea erabaki izana; berdin da euskararen aldeko neurriak onartu izana; berdin da… zeren eta, erabakia lege ororen bedeinkazioekin hartua izanagatik ere, hantxe agertuko baitzaio alkate jaun-andreari harako kontu-hartzaile haietako bat, eta “ez!” erranen dio, eta ez dio bide emanen udalak erabakitakoari, erabakiaren mamia legearekin bat ez datorrelakoan. “Aizu, udal idazkaria ez da zure iritzi-kide; legea alde dugu” kexatuko zaio alkatea edo kasuan kasuko zinegotzi arduraduna, eta kexari argudioak jarraituko zaizkio: “UPN alkatetzan zegoenean, antzera jokatzen zen bertze gai batzuetan, eta zuk ez duzu sekulan kontrako iritzirik agertu, ez duzu deus eragotzi, aitzitik baizik”. Alferrik, ordea. Kontu-hartzailearen bedeinkazioa jasotzen ez den bitartean, dena geldirik egonen da edo izugarri atzeraturik. Eta udaletan nola, Gobernuko zenbait sailetan ere halaxe, ez sinestekoa badirudi ere. Galdetu, bertzenaz, euskarari bide emateko eratua den erakunde ofizialean.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Nafarroako Gobernua

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-26 | Nora Barroso
Azalaren memoria

Hamar urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen, gaur ez mesedez, pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei “Voy a por ella” esan eta atzetik etortzen zen. Korrika joaten nintzen baina segituan harrapatzen ninduen. Bazterrean atzetik heldu eta oso gogor estutzen ninduen “Como grites…” esaten zidan. Ez zuen beste ezer gehiago esan beharrik. Orduan gorputz... [+]


2017-11-26 | Aingeru Epaltza
Ez hain eskura

Kataluniako lehendakari Carles Puigdemontek errana Bruselako erbestetik: “Independentziaz landa, posible da bertzelako harreman mota bat Espainiarekin”. Generalitateko Hezkuntza kontseilari Clara Ponsatí ere handik da mintzo: “Kataluniako Gobernua ez zegoen behar bezain prestaturik urriaren 1eko emaitzei jarraipen politikoa emateko”. Min ematen du PPko, PSOEko eta Ciudadanosko bozeramaileei darien pozak.

Erreferendumaren egunean Bartzelonan ibilitako... [+]


156

Gaur arteko bidean Kataluniako herriak ez du gutxi erakutsi. Ausardia eta duintasuna. Kemena eta inteligentzia. Ezina ekinez egina. Bagenekien, halere, lehenago edo geroago Estatuaren horma krudel eta bortitzarekin topo egingo zutela. Une horrek sortzen zituen zalantzak. Errepresioari aurre egiteko gaitasunak. Aurre egiteko edo behintzat eusteko.

Bada, igaro zen urriaren 1eko erreferenduma. Igaro zen eta lezio berri bat eman ziguten. Erabateko konbentzimenduz jantzitako herritar oldea... [+]


AHTri ez eta ez

Murrizketa guztien gainetik, Madrildik konpetentzia foralak inbadituz, borroka herritar historikoari ezikusia eginez, bere horretan jarraitzen dute Geroa Bai/EAJk eta gobernu espainolak. AHT bai ala bai.

Kapitalismoak gero eta gehiago produzitu nahi du, merkatua globalizatu eta abiadura handiko korridoreen bitartez lan baldintza ahulenak eta kontsumo gaitasun handienak konektatu. Gune merkaturatu funtzionalak nahi ditu, hiriak, eta haien arteko landa eremua ustiatu daitekeen territorioa da... [+]


Emozioak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-zikloaren bigarren kontzertua ez da saio arrunta izan. Kalitate eta sentimendu asko pilatu ziren eszenatokian, topaketa ahaztezina bihurtzeko. Alde batetik, egitarau potentea, gero komentatuko dudana, bi obra zoragarriz osatua; eta, beste alde batetik, arrazazko bakarlaria, musika eta bere soinu-tresna modu ikaragarriz sentitzen dituena eta sentimendu hori jendearengana helarazten duena. Joaquín Achúcarro piano-jotzaile bilbotarrak azaroaren... [+]


ELA, udal gobernuaren manporreroa

Zalantzan jartzen dut Gernika-Lumoko ELAko udal ordezkari liberatuek jakingo ote duten zer den klase borroka edo langileen aldeko borroka, ustez hauen ordezkari sindikal badira ere.


2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Satorren herriko bromak

Ados, ez dagoela ondo erremateko mazoa jaso duenaz trufatzea. Baina ezer baino lehen, esan behar da broma guztiak ez direla berdin jujatzen, ez baita moral kontua, botere-afera baizik.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude