Kondentsazioa

Hitz Margotuak. Karlos Aretxabaleta. Mikel Manso. Ilustratzailea: Jon Amorrortu. EME, 2016
Hitz Margotuak. Karlos Aretxabaleta. Mikel Manso. Ilustratzailea: Jon Amorrortu. EME, 2016

Karlos Aretxabaletak (Kigali, 1990) eta Mikel Mansok (Gurutzeta, 1990) Jon Amorrortu  deustuarra hartu dute bidelagun, azken hau ere adinez kidekoa, jar diezaien euren poesiari marrazkia. Zuri-beltzeko ilustrazioa, sano koloretsuak begitandu zaizkidan poementzako. Liburua atera zaie soil bezain dotorea. Belaunaldi bat ordezkatzen dute hiruek sarean dabilena, literaturaz badakiena, freskotasun itzelarekin atrebitzen dena idaztera bizitzari buruz: “Xake partida mahai gainean,/ Marko Aurelio dut aurkari./ Arrazoia epaile”. Belaunaldi horrek berak egiten du editore, beretzat argitaratzen du batez ere, zirkuluak ditu atsegin. Babes horretan idatzia baina haizatzeko eta aipatzeko modukoa, Hitz Margotuak ez dakit aurkitzeko erraza edo zaila izango den, baina merezi du ikusteak zelan ezkontzen diren askotan eskarmenturik eza eta maisutasun berezkoa.

Mikel Manso errepikapenen, hoskidetasunen eta jokoen zaleagoa da. Errima ere badarabil. Uluen moduko lerro laburrak eta jendeen lehen berba labur eta biluziak ditu maite. Surrealismora egiten du batzuetan, lo-kantara edo baladara bestetan: “Ezin jakin, ezin igirri/ baie hor eukiko nozu/ negarra sikitako,/ odola garbitako,/ kerixa argitako/ airean mogitako/ barre iteko, zuretzako”. Jolastia baina sakona, kapaz da amari buruz hitz egiteko umeen xalotasunarekin, eta gai tribialak janzteko eite klasikoarekin.

 Karlos Aretxabaleta kontrapuntua da, ostera. Poesia deskriptiboa, poesia filosofikoa. Pieza batzuk ia-ia narrazioaren alorrean daude, istorioak kontatzen ditu: “Behin batean ume-umea nintzela,/ lagun batek, lotsaturik, begietara/ zuzenean begira eta eskuetatik helduta/ horrela aitortu zidan:/ – Nire bihotza mintzo da”. Eta gertakizun mundutarrekin urreratzen da munduaren esentziara.

Liburuan ez dago edertasunaren bilaketa bakarrik. Batez ere ahots propioaren bilaketa dago. Literaturan modu batera edo bestera kokatu, autore biek ala biek dute joera mamira joatekoa, hitz egiteko beharrizanak gidatuta. Zuzenago zein zeharka, mamuak astintzeko grina opatzen digute: “Munduarekiko eta biziarekiko dugun ikuspegiaz mintzo gara, gure irrikak marrazkiez osatuz”.  
Irudiak eta bi bide, liburu honetan gurutzatzen direnak. Bata hizkuntzaren formen amarru ederren bidea, bestea kontakizunaren plazerarena. Hitz Margotuak ahalegin on bat da sublimaziora bidean, uneka asmo hutsean geratzen dena, baina edozelan ere ausarta eta interesgarria.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude