Europar Batasunak ezin zurikeria garbitu

Belgradeko geltoki nagusiko trenbidearen ingurunetan ari da Afganistango gazte bat bere gorputza garbitzen. Bera bezalako mila errefuxiatu baino gehiago, gehienak Afganistan eta Pakistanetik etorritakoak, nekez bizi dira Serbiako hiriburuko erdigunean abandonatutako eraikinetan, elurrari eta zero azpiko tenperaturari aurre eginez, Hungariako muga gainditu eta Europar Batasuneko lurretara noiz sartzeko aukeraren zain. 2016ko hastapenetan Balkanetako herrialde guztiek errefuxiatuei mugak itxi zizkietenean, milaka pertsona gatibu geratu ziren ez aurrera ez atzera. Horietako askorentzat irtenbide bakarra da trafikatzaile-taldeei milaka euro ordainduta, Mediterraneo ekialdeko herriak pasatzen saiatzea, mugazainek atxilotzeko, jipoitzeko eta espetxeratzeko arriskuari aurre eginez.

Argazkia: Santi Palacios
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.