Zigorra, kartzelatik gimnasiora

  • Londres, 1818. Sir William Cubitt britainiar ingeniariak aparatu bat asmatu zuen, eskailera zirkular jarrai moduko bat, presoak lekualdatu gabe ibili eta ibili zitezen.

Sir William Cubitt (1785-1861) ingeniari ingelesak asmatutako arrabola, presoak zigortzeko eta otzantzeko egina. Irudiaren oinean azaltzen da makina Cubitten asmakizuna dela eta Brixtongo espetxean abiarazi zutela. “Kartzelako diziplina hobetzeko gomendat
Sir William Cubitt (1785-1861) ingeniari ingelesak asmatutako arrabola, presoak zigortzeko eta otzantzeko egina. Irudiaren oinean azaltzen da makina Cubitten asmakizuna dela eta Brixtongo espetxean abiarazi zutela. “Kartzelako diziplina hobetzeko gomendatua” zegoela ere esaten da.

Cubitt beste hainbat lanengatik egin zen ezagun, garaiko ingeniaritza obra nagusietan parte hartu baitzuen. Horri esker lortu zuen sir titulua eta Ingeniari Zibilen Institutuko presidente izatea, besteak beste. Kanalak, dikeak, trenbideak... eraikitzen lagundu zuen eta Londresko Hyde Parkeko Crystal Palace ezagunaren eraikuntzan bera izan zen ingeniari buru. Kartzelarako asmatutako gailu hark espero baino bide luzeagoa egin zuen, gaur egun gimnasioetan dauden makina askoren aitzindari izan baitzen.

Tramankulua Brixtongo kartzelan probatu zuten lehenengoz. Dozenaka preso horzdun arrabol erraldoira igotzen ziren batera eta, hankei eraginez, zilindroa biratzen hasi eta sistema martxan jartzen zen. Ingelesez treadmill edo ibiltzeko errota deitu zioten Cubitten asmakizunari. Eta gaur egun ere berdin esaten diete gimnasiotan egon ohi diren oinez edo lasterka ibiltzeko zintei.

Jakina, gailuan ibiltzea ez zen hautazkoa presoentzat, zigorraren parte baizik. Iturrien arabera, presoen makinan pasatzen zuten denbora ez zen finkoa, baina hamar orduko jardunaldi luzeen berri eman izan du zenbaitek. Lansaio horietan bost kilometro egitera iristen omen ziren (eta ez paseo lasaian, eskailerak igotzen baizik!).

Sir William Cubitt (1785-1861)

Presoak hamsterrak bailiran gurpilari bueltaka aritzea eraginkorra zen. Tokitik mugitu gabe, kondenatuak nekatu eta otzantzea lortzen zuen arrabolak. Baina berehala konturatu ziren, presoak punitzeaz gain, bazegoela beste probetxu bat ateratzea errota hari. Ura batetik bestera mugitzeko edo alea ehotzeko erabiltzen hasi ziren, esaterako.

Presoak esklabo erabiltzea, lanean jartzea eta haien jardunari etekina ateratzea aspaldiko kontua da, ez zuen Cubittek asmatu. Antzinaroan noriei eragitera edo galeretan arraunean aritzera behartzen zituzten, Erdi Aroan, katedralak eraikitzeko adibidez, poleei tiratu eta harriak jasotzera kondenatzen zituzten...

Eta orain, beste esklabotza mota batek bultzatzen ditu “kondenatuak” tramankulu horietan igotzera. Zigorra diruz ordaintzen dute, gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude