Euli gizona

Harold Lloyd-en “Safety last” filmaren musika. Euskal Herriko Gazte Orkestra. Zuzendaria: Juan Jose Ocon. Musika konpositorea: Carl Davis. Gasteizko Principal Antzokian. Urtarrilaren 4an.
Harold Lloyd-en “Safety last” filmaren musika. Euskal Herriko Gazte Orkestra. Zuzendaria: Juan Jose Ocon. Musika konpositorea: Carl Davis. Gasteizko Principal Antzokian. Urtarrilaren 4an

Apustu ezberdina eta titulu ahaztezina eskaini zigun Euskal Herriko Gazte Orkestrak neguko kontzerturako. Nork ez du gogoratzen Harold Lloyd-en eszena eraikin bateko erlojutik zintzilik? Fotograma hori oso famatua da, baina agian jende askok ez daki Safety last (edo Euli gizona) pelikulatik ateratakoa dela.

Film hau ikusteko aukera eman ziguten Gazte Orkestrakoek Carl Davis-en soinu bandarekin batera –orkestrak bertan jota–. Emaitza, primerakoa. Hori bai, arrisku txiki bat bazegoen: hain pelikula ona izanda, posible zen musika bigarren planoan geratzea –eta puntu bateraino halaxe gertatu zen–, baina, hala eta guztiz ere, ikuskizun konpleto, dibertigarri eta kalitatezkoa suertatu zen. Publikoak gozatu egin zuen eta frogatuta geratu zen Euskal Herriko Gazte Orkestra harrobia baino gehiago dela. Pausoz pauso, Juan Jose Ocon zuzendariak fin eta sendo darama taldea kalitatearen bidetik, eta hori begi bistan dago ematen duten saio bakoitzean.

Esan bezala, aldi honetako proposamena ohiko bideetatik ateratzen zen, eta horrexegatik, gehiago baloratu behar da egindako esfortzua. Ez da lan erraza pelikula bat musikaz azpimarratzea. Doitasun aparta behar da konpositoreak egindako efektuak behar den eszena edo mugimenduarekin sinkronizatzeko. Adi-adi egon ginen, eta esan behar da sinkronizazio lana aparta izan zela. Baina ez hori bakarrik. Orkestraren konpaktazio eta soinu-fintasuna deigarriak izan ziren. Musikari guztiek ongi egindako lanaren alaitasuna partekatzen zuten publikoarekin, eta entzuleak horretaz jabetzen ziren. Bestalde, lehen aipatutako musikaren “bigarren mailako rola” ikuskizun honetan –nolabait esateagatik–, ez da negatibotzat hartu behar. Kasu honetan, egia esan, protagonismoa filmarena izan behar zen, eta orkestrak bere lana egin zuen, Lloyden maisu-lana girotuz eta behar den magia emanez.

Oso arrakastatsua izan zen saioa, eta txaloei erantzuteko, bis polit bat jo zuten: Olentz-EGO izeneko jazz moduko Gabonetako kanten medley bat. Ondo egina. Zorionak.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude