1967an Biafrak independentzia aldarrikatu zuen eta berehala nigeriar ejertzitoak lurraldea setiatu eta eraso egin zion. Lehorteak ahuldutako biafrarrak goseak hiltzen hasi ziren, bonbetatik bizirik ateraz gero.
Sarraskia Nazioarteko Gurutze Gorriko Batzordearen muturren aurrean gertatzen ari zen eta erakundeko zenbait mediku frantziarrek Gurutze Gorriak egoera salatzeko gehiago egin beharko zukeela uste zuten. Parisera itzulitakoan, prentsan salatu zuten Biafran gertatzen ari zena. Eta, besteak beste, Tonus medikuntza astekariak jaso zuen horren berri. Mediku haiek, Tonus-en erredakzioan hain zuzen, Mugarik Gabeko Medikuak larrialdi brigada sortu zuten 1971n.