Mugarik Gabeko Medikuen hazia

  • 1967an Biafrak independentzia aldarrikatu zuen eta berehala nigeriar ejertzitoak lurraldea setiatu eta eraso egin zion. Lehorteak ahuldutako biafrarrak goseak hiltzen hasi ziren, bonbetatik bizirik ateraz gero.

Sarraskia Nazioarteko Gurutze Gorriko Batzordearen muturren aurrean gertatzen ari zen eta erakundeko zenbait mediku frantziarrek Gurutze Gorriak egoera salatzeko gehiago egin beharko zukeela uste zuten. Parisera itzulitakoan, prentsan salatu zuten Biafran gertatzen ari zena. Eta, besteak beste, Tonus medikuntza astekariak jaso zuen horren berri. Mediku haiek, Tonus-en erredakzioan hain zuzen, Mugarik Gabeko Medikuak larrialdi brigada sortu zuten 1971n.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugarik Gabeko Medikuak
2016-10-25 | Ainhoa Bretos
Haitiko egoera larriaz ohartarazi du Mugarik Gabeko Medikuak GKEak

Matthew Urakana Haititik igaro eta bi astera 1,4 milioi biztanle inguru daude laguntza beharrean, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak azaldu duenez. Elikagai arazo larriak direla eta, kolera agerraldi berri bati buruz ari dira medikuak. Malaria, dengea, pneumonia eta halako... [+]


Mugarik Gabeko Medikuek uko egin diote EBren diru laguntzak jasotzeari

Migrazio politikak salatzeko asmoz egin dute hautua. Gobernuz kanpoko erakundeak munduan zehar dituen proiektu guztiei eragingo die erabakiak.


Eguneraketa berriak daude