Geu elkartea etorkizuneko Gasteiz euskalduna irudikatzen

  • 25 urte beteko ditu 2017an Geu elkarteak eta urteurrenaren karietara Zeu zara Geu gogoeta saioak antolatu zituen iragan udazkenean, urriaren 22an eta azaroaren 5ean eta 19an Oihaneder Euskararen Etxean. Hogeitaka lagunek 25 urtean egindako bidea baloratu zuten, baina, oroz gain, etorkizuneko Gasteiz euskalduna irudikatu zuten, eta balizko Gasteiz euskaldun horretan, Geu elkarteak bete beharko lukeen egitekoaren inguruan ere gogoeta egin. Elkarteko bazkideez gain, bertan bizi diren beste hainbat euskaltzaleri ere egin zieten gonbidapena.

Miel Anjel Elustondo
2017ko urtarrilaren 15a
Hogeitaka lagun elkartu ziren gogoetarako, batzuk Geu-ko bazkideak, besteak elkartekoak ez diren gasteiztarrak. Argazkia: Geu elkartea.
Hogeitaka lagun elkartu ziren gogoetarako, batzuk Geu-ko bazkideak, besteak elkartekoak ez diren gasteiztarrak. Argazkia: Geu elkartea.

Urriaren 22ko saioan, lehenik –eta gisako sarrera, ongietorri eta elkar ezagutzeko dinamiken ondotik–, euskaltzaleen elkarteen funtzioen gainean jardun zuten Euskaltzaleen Topaguneko kide Iñaki Telleriak eta Iker Martinez de Lagosek. Horretarako, bi ikuspuntu hartu zituzten aintzakotzat: lehena, hizkuntzaren egoera aztertzeko erabiltzen ditugun hiru dimentsioak genituzke –hots, hiztuna, hizkuntza komunitatea eta lurraldea–; aldiz, bigarren ikuspuntua litzateke euskaltzaleen elkarteen egitekoari dagokiona: egin, eragin edo izan.

Saioan egindako lehen ariketak “10 urte barruko Gasteiz euskalduna” izan zuen aztergai, eta horixe bera erabili zuten lehen galdera, hau da, etorkizuneko Gasteiz euskaldun horren nolakoa. Partaideek, xede hori buruan, datozen urteetarako lehentasunak markatzera jo zuten, ideia zaparrada handia jaso eta gero. Aipatu lehentasunen artean dira ondokoak: inflexio puntuaren beharra, aldaketa positiboa gerta dadin; helburu estrategikoak eta egingarriak, egunerokoak, banatu; euskaldunen aktibazioa landu; pedagogia soziala erabili; soziolinguistikatik ez ezik, psikolinguistikatik ere edan; makrotik mikrora igaro; transmisioa sentsibilizaziotik eragin, hizkuntzaren funtzio praktikoak, berriz, behar sozialetik; erreferentzialtasun espazioak irabazi, sortzaileak erakarriz; eskolan eragin, D eredurantz joz; etorkinak gurera ekarri; Gasteizko auzoak kontuan hartu; eragileen arteko elkarlana sustatu; euskalgintzaren baitan gogoeta bultzatu, haren estrategiak landu…

Bigarren saioan, lehenengoan seinalatutako lehentasunak berreskuratu eta ekintzak proposatzeari ekin zioten, ondoko urteetan ekintza bateria izateko helburu, hiru xederen inguruan. Lehena litzateke komunitatearen eta norbanakoen aktibazioa, eta sentsibilizazioa. Euskal Herrian hedatzen ari diren hiztunen ahalduntze ariketa kolektiboen gisakoa proposatu zuten Gasteizen. Eredu hartu zituzten Aguraingo 75 ordu euskaraz, Donostiako Egiako Euskaraz bizi, Lasarte-Oriako 40 egunetako erronka, Hernaniko Euskara ari du... Gasteizen gisako ariketarik gauzatzekotan, zenbait auzotan esperientzia pilotuak egitea, edo Gasteiz osoan egitea eztabaidatu zuten partaideek.

Erreferentzialtasuna litzateke bigarren xedea, eta, horri denaz bezainbatean, Gasteizen euskararen eta euskaldunon komunitatearen ikuspegi globala lantzea eta komunikazio plana egitea proposatu zen. Horrek, nahitaez, Geu-ren marka indartzea lekarke, Geu euskararen gainean ahots kualifikatu bihurtzea, eta hedabideentzat ere erreferente izatea lortzea.

Xedeotan hirugarrena erakunde eta eragileetan eragitea litzateke, eta horretarako, erakunde publiko diren Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin konfiantzazko eremuak sortzea onetsi zuten. Orobat, Gasteizko euskalgintza egituratzea.

Argazkia: Geu elkartea.

Azkenik, laugarren xedea, haur eta gazteen artean euskararen erabilerari eragitea lukete. Horretarako, esan zutenez, euskarak prestigioa irabaztea da lehentasunezko eginkizuna, “lerro estrategikoa”. Bi egitasmo zehatz ere proposatu zituzten gogoetara bildutako partaideek, “Kuadrilategi” moduko proiektuak, eta aisialdi taldea sortzea Geu elkartearen baitako.

Azaroaren 19ko saioan –hirugarrena eta azkena–, Geu elkartearen interes taldeak identifikatu zituzten bertara bilduek, hau da, Gasteizko euskaltzale eta Geu elkartearentzat lehentasunezkoak diren interes taldeak, dela Geu-ren ekintzen eta estrategien helburu direlako, dela Geu-rentzat aliatu eta laguntzaile direlako. Horrekin batera, interes taldeok kontuan hartu eta ekintzetan sakondu zuten. Aktibazioan eta haurren nahiz gazteen erabilera lantzeko taldeetan proposatutako ekintzak zehaztu zituzten, eta horrekin batera, erreferentzialtasuna lantze aldera komunikazio-helburuei edukia eman zieten.

Ondorioak, zain

Gogoeta prozesua buruturik ere, Geu elkartea ez da oraindik ondorioak baloratzeko asmotan. Dinamizatzaile taldeko Gidor Bilbaok esan digunez, “nahita utzi dugu denboratxo bat, jasotakoari perspektiba zabalagoarekin begiratzeko”. Alabaina, datozen urteetarako lehentasunak aurreratzeko moduan izan dugu Bilbao EHUko irakaslea: “Erakunde eta bestelakoetan eragitea; elkartearen erreferentzialtasuna lortzea; haur eta gazteen erabileran eragitea; eta, azkenik, komunitatearen eta norbanakoen sentsibilizazioa eta aktibazioa lortzea”. Bestalde, jakin dugunez, ildo horietarako egitasmo zehatzak ere proposatu dira.

Gasteizen egin den gogoeta Arabako beste eskualdeetara zabal litekeen galdeturik, Gidor Bilbaok ez du zalantzarik: “Metodologiak eta dinamikak balio dute –beste zenbait lekutakoak balio izan digu guri–, baina gogoeta ezin daiteke partekatu; ondorio beretsuetara iristeko balitz ere, komunitate bakoitzak bere gogoeta egin behar du”. Nork bere lana, eta gogoeta, du eginkizun.

Geu: Ibilbidea eta erronkak

Lehen saioan egindako ariketarik bat, elkartearen gainekoa zen. Geu elkartearen iraganari, orainari eta etorkizunari begiratu zioten gogoeta prozesura bildutako partaideek, bi galdera ardatz harturik. Lehen galdera, hauxe: “Zer dakizu eta zer ez dakizu Geu elkarteari buruz?”. Bigarrena, aldiz, “Zeintzuk izan behar dira zure iritziz Geu elkartearen erronkak etorkizunean?”. Ez dago esan beharrik asko egiten duela Geu-k Gasteizen, besterik da gasteiztarrek horren berri xuxen duten. Esaterako, jakina da Mintzalaguna egitasmoa kudeatzen duela elkarteak, baina jendeak ez daki mintzalagun kopurua emendatuz doala urterik urtera. Gasteiztarrak ez daki, adibidez, Alea astekariaz Geu arduratzen dela eta Alea fm irratsaioa ere bere esku duela, guraso elkarteekin hainbat lan egiten duela eta aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen dizkiela –baita begiraleei ere–, ibilbide gidatuak antolatzen dituela, “Geu-rekin mendira” programa…

Ohi denez, elkartearen egitura eta funtzionamendua zeharo arlo ezezaguna zaie gasteiztarrei: nor dagoen Geu-ren atzean, zenbat bazkide dituen, zein ezaugarri dituzten bazkideok, zein funtzio duten, nola komunikatzen diren bata bestearekin elkartea eta bazkideak, eta abar.

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Araban  |  Euskalgintza

Euskara Araban kanaletik interesatuko zaizu...
Urte berean bigarren topaketak egingo dituzte

Urtebeteko tarterik ere ez dute hartu bigarren topaketak egiteko. Lehenengoa 2017ko urtarrilaren 28an egin zuten eta bigarrena azaroaren 18an egingo dute.  Ez da seinale txarra. Haizea Alonso Aberasturik eta Jon Insausti Bizkarrak errepikatu egingo dute. Urtarrileko topaketetan oso ondo pasa zuten eta orain gogoz eta jakin-minez gerturatuko dira Gasteiza.


2017-11-10 | Hala Bedi
Araban, euskararen biziberritzean gako izan diren 16 geltoki

Araban euskararen biziberritzeak egin dituen pausoen inguruan berbaldi bat enkargatu zioten Vigoko unibertsitatekoek Txerra Rodriguez soziolinguistari, gero, Santiagoko unibertsitatean ere gauza bera errepikatzeko. Azkenean, galdera horri zuzenean erantzuna eman beharrean, 16 geltokiko bidaia proposatu du Araban barrena ARGIAko blogean.


2017-11-07 | Hala Bedi
Azaroaren 18an ospatuko dituzte Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketak

Oihaneder Euskararen Etxean hasiko dira jardunaldiak, Gasteizko beste gune batzuetan jarraituz egitarauarekin. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute.


2017-09-24 | Axier Lopez
"Lehen patatero deitzen ziguten mespretxuz, orain harro esaten dugu"

Aurtengo ARGIA Egunak Gasteizen lur hartuko du urriaren 7an. Hiriburu batean egiten dugun lehen aldia da. Eta ez da kasualitatea Arabakoa aukeratu izana. Ezer gertatzen ez den 8. lurralde erdaldunean. Hori diote aurreiritzi zaharrek. Eta, ohi bezala, egia ezkutatzeko besterik ez dute balio. Arabako gure konplizeek ondo baino hobeto dakite hori. Igor Goikolea eta Maialen Kortabarria (Hala Bedi) eta Aritz Martinez de Lunarekin (Alea) hitz egin dugu.


2017-09-15 | Arabako Alea
Mintzalagun talde bat sortu nahi dute ikasturte berrian Trebi˝un

Irailaren 22ra arte eman dezakete programarako izena udaletako euskara zerbitzuan.


"Erabilera da erronka, ezagutza eta motibazioa ahaztu gabe"

Bereziki ezagutza altua den taldeetan erabilera indartzea da helburu nagusia, Leire Sueskun Arabako Errioxako euskara teknikariaren arabera; esparru desberdinetara heltzeko, "baliabide gehiago" eskatu ditu.


Lehen aldiz elkartu dira zazpi kuadrillatako euskaltzale gazteak

60 arabar gazte euskaltzale elkartu ziren urtarrilaren 28an Gasteizen. Topaguneak zirikatzaile lana egin zuen, elkar ezagutzen ez zuten euskaltzaleek topo egin zezaten. Helburua xumea zen, elkartzea eta gozatzea. Añanakoak salbu, gainerako kuadrilla guztietako ordezkariak izan ziren.


2017-01-22 | Estitxu Ugarte
Jauzi egiteko aukera Araban

Arabarren %20 elebidunak dira baina hiru laurdenarentzat gaztelania da lehen hizkuntza; ikerketa batek berretsi du aukera dagoela errotuta dauden hizkuntz ohiturak aldatzeko eta euskararen erabileran urrats handiak egiteko.


2017-01-17 | Topatu.eus
Arabako gazte euskaltzaleen topaketak egingo dituzte urtarrilaren 28an Gasteizen

Esperientziak trukatzeko asmoz egingo dute jardunaldia, "Arabarra, gaztea, eta euskaltzalea. Bai eta zer?" lelopean. Arabako kuadrilla guztietako gazteak hurbilduko dira Oihaneder Euskararen Etxera.


2017-01-13 | Arabako Alea
Esperientziak trukatzeko bilduko dira Arabako gazte euskaltzaleak

Arabarrak eta aldi berean euskararen alde egiten duten gazteak badirela aldarrikatzeko asmoz, Arabako gazte euskaltzaleen topaketa izango da datorren urtarrilaren 28an Oihaneder Euskararen Etxean.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude