Ezberdina


2017ko urtarrilaren 15an
Alaine Agirre. Ilustrazioak: Maite Gurrutxaga. Elkar, 2016. 32 orrialde. Haurrentzat

Aurrekoetan ere aipatu izan dugu euskal letretan haur txikientzako liburuetan eman den garapena urte gutxi batzuetan. Komentatu izan dugu emakumezkoak gero eta pisu handiagoa hartzen ari direla haurrentzako literaturan ere.

Martin hau genuke aipaturiko bi ideia horien isla argia. Album ederra, kontatzen duen ideia ongi asmatu eta egituratua duena, iazko Lazarillo saria eskuratu zuena Espainiako Estatuan aurkeztutako lanen artean, eta aurretik ibilbide handia duten bi egilek sortua.

“Martin nire lagunik onena da. Baina Martin ez da besteak bezalakoa. Edo hori diote besteek”. Hitz hauekin ekiten zaio istorio honi; hitz horiekin eta jai baten irudiarekin. Bertan ikusleak ez du jakingo nor den istorio honen narratzailea, ezta nor den Martin. Baina orriek aurrera egin ahala, narratzailearen kontakizunak bere bidea egitean, Martin ezagutzen joango gara; “berezia” dela ikusiko dugu, “ezberdina”, kalkulua oker egiten du, baina hilabete osoko menua buruz daki, ukitu gabeko besarkadak maite ditu, eta gauza errepikakorrak ditu gogoko.

Irakurleak laster ikusiko du desberdintasunari eta desberdinen integrazioari buruzko lan baten aurrean gaudela. Martinen eta istorioa kontatzen digun neska narratzailearen arteko harremana ezagutzeaz gain, mutilaren ahuleziak eta abilidadeak ezagutuko ditugu, baita bien artean dagoen kariñoa ere, nahiz eta Martini beste neska bat gustatzen zaion, eta ez istorioa kontatzen diguna.

Esaldi bakar batzuen bidez istorio osoa bideratzen digu Alaine Agirrek. Ilustrazio irudigileen bidez informazio osagarria eskaintzen Maite Gurrutxagak, eta horrela, testuak dioenaren bidez, eta irudiak osatzen duenarekin Martinen istorioa ezagutzen joango gara. Kariñoz, sentimendu eta norbanakoaren balioa indartuz: “Martinek gauza errepikakorrak ditu gogoko. (…) Behin azaldu nion tximeletei ere gustatzen zaiela itxuraz aldatzea. Horrez geroztik, belarritakoekin marrazten ditu tximeletak, baina nik buelta eman orduko, kapela bat ipintzen die gainean”. Horixe baita Martin, kapela duen tximeleta. Besteak bezalakoa, tximeleta, baina kapeladuna. Eta ideia hori indartzeko ikusgarria da Maite Gurrutxagaren irudia, dozenaka tximeleta, denak berdinak, neska narratzaileak eginak… eta bat, Martinek jarri dion kapela buruan duela.

Albumaren amaierak sentimendu gazi-gozoak uzten dizkigu, Martin eskola berezi batera joan delako, baina era berean, gozoa Martinen jokaeragatik ere: “Orduan Martin nigana hurbildu astiro-astiro, eta besarkatu egin nau. Benetako besarkada bat izan da”. Izan ere, amaierako ideia horixe baita, desberdinak garela, baina denok. “Eta besteek arrazoia dute: ez da, inola ere, besteak bezalakoa”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude