Zubietako erraustegia: Aste honetan jokatzen denaz hamalau gako eta galdera

  • Abenduaren 27an Gipuzkoako erakunde nagusiak kontrolatzen dituzten EAJ eta PSEko agintariek urrats berri eta –2011an nahi izan zuten bezala– atzerabiderik gabekoa egingo dute aspaldi erabakitako errauste planta Zubietan eraikitzeko bidean. Aste hauetan gauza asko daude jokoan Gipuzkoan eta egunotan egindako edo egin gabe lagatako ekintzek ondorioak ekarriko dituzte gutxienez 2051 arte. Hona gakoetako batzuk, nire ustean:

     

1) Zubietakoa ez da izango Gipuzkoako lehenbiziko erraustegia, bigarrena baizik: Rezola porlan fabrikak hondakinak erretzen ditu Donostian bertan, Añorgan, berrikitan kontrolak arinduta gainera.

2) Hondakinen errausketak gizakien eta ingurumenaren osasunean eragiten dituen kalteak eztabaidagai izatensegituko dute, agintariak estaltzen ahalegindu arren. Donostialdean, bi erraustegik elkarri pilatutako kutsadurak nozituko dira.

3) Errausketaren aurkako medikuek jendea informatu dute eta GuraSOS bezalako taldeek mobilizatu dute jendea osasuna ardatz hartuta, haurrei aginduz ez dituztela babesik gabe utziko. EAJ-PSEko agintariek ez dute ez horiekin eta ez beste ezein indar sozial edo politikorekin plana eztabaidatzerik onartu.

4) 2015eko hauteskundeen ostean “EAJ-PSE erregimena” entzunda haserretu direnek EAJk eta PSEk gobernatzeko moduaren arrasto nabarmena utzi dute erraustegiaren inposaketarekin.

5) 2015ean hasi bazen Gipuzkoan Zero Zabor eta Ekonomia Zirkularraren aldeko estrategia eraisteko operazioa, Zubietako erraustegiak ito ditzake oraindik hondakinak ongi kudeatzen dituzten udalak eta ereduak.

6) Hondakinak ondoen kudeatzen dituzten udalek  lan asko egin beharko dute beren eredua defenditzeko, hasteko, eredu ezberdinen emaitza oso ezberdinak “berdintsu” balira bezala aurkezteko manipulazioetatik. Hondakinen kudeaketan badira estandar teknikoak emaitzak kantitatez eta kalitatez neurtzeko, zehatzagoak “adostasuna” bezalako kontzeptu politikoak baino.

7) 2011-2015 legealdian Bilduko agintarien hondakin planaren eta orain EAJ eta PSEkoen plan zaharberrituaren arteko erkatze eta eztabaida publikorik ez da onartu. Baina burrunba mediatikoak ezingo du estali egia: alternatiba bazegoela eta dagoela.

8) Zerbitzu publiko pribatizatuak berriro publifikatzea aldarrikatzen den garaiotan Gipuzkoako agintariek justu kontrako bidea egingo dute, publikoa pribatizatzekoa. Nola erreakzionatuko dute beren programetan publifikazioak eta munizipalizazioak aipatzen dituzten ELA, LAB, CCOO, eta besteek?

9) 2051 arteko zor publiko ez-legitimo bat sortzen ari dira hilabeteotan EAJ eta PSEko agintariak, 2011n swap toxikoekin sortutakoari gehituz. Ezkerreko alderdi politikoek erreakzio bereziren bat edukiko ote dute? Neoliberalismoak eragindako prekarizazioaren kalteez okupatzen diren gizarte mugimenduek?

10) Udalek hondakinen kudeaketa historikoki beren eskumena izan dutenean, ahalmen eta subiranotasun galera handi bat ari dira nozitzen Gipuzkoan, mankomunitateei borondatez lagatako eskumenak GHKren bidez konpainia pribatuei betiko uzteraino. Hondakinen erabakitze eskubidea ere gure esku ez badago, nork sinetsaraziko digu gure esku dagoela subiranotasun politikoa?

11) Udalak dira mankomunitateen bidez, GHKren erabakien erantzule. Zenbait mugimenduren ostean, Gipuzkoako udal bakar batek ez du erabaki mankomunitate horietatik irteterik. Ez irtetea ere erabakia denez, udaletako ordezkariak jabetzen dira beren gain hartzen dituztela GHK-k 2051 arte sinatutako konpromisoen erantzukizunak?

12) Politikagintza, udaletakoa barne, alderdien aparatuek kudeatzen dutela gauza jakina da. Udalak herritarren ordezkari direnez, herritarrei azalduko diete 2051 arteko aurrekontuak mugatuko dituzten kontratuon nondik norakoak? Ala alderdiek hartuko dituzte beren gain bai erantzukizunak eta bai azalpenak?

13) Konfrontazio demokratikoa versus irtenbide adostu eta kontsentsuatuak, edo bata edo bestea hautatu beharra mahairatu da Gipuzkoako hondakinen kasuan ere: EAJk eta PSEk ezarria daukaten alde bakarreko estrategiaren aurrean lehenbizikoaren antzutasuna agerian geratu da.

14) Errausketaren aurkako elkarte eta mugimenduek ez dute lortu, orain artean, agintariak elkarrizketa zabal batera eramatea eta PSE eta EAJko agintariek erabakiak de facto ezarri dituzte. Zertan aldatuko ote dute beren estrategia hurrengo hilabeteetan?


ASTEKARIA
2017ko urtarrilaren 01a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude