Suzanne Romaine

"Munduko hizkuntzen %90 ez dago eskoletan"

  • Suzanne Romaine estatubatuar hizkuntzalariak haur orok bere hizkuntzan ikastea aldarrikatzen du. Milioika haur ulertzen ez duten hizkuntzan eskolatzen direla salatu du, eta hortaz eskolako ateak ixten zaizkiela. Hezkuntzarik gabe, bizitzan aurrera egiteko aukera gutxi. Europako hizkuntza aniztasunaren foroan hitzaldia eman zuen abenduaren 15ean, Donostian. Bi eguneko foroa Donostia 2016ren eta UNESCO Etxearen artean antolatu zuten. Hitzaldiaren ondoren elkarrizketa egin genion hizkuntzalariari.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2017ko urtarrilaren 01a
Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press
Argazkia: Andoni Canellada / Argazki Press

Zuk esana da ez dagoela garapenik hizkuntza aniztasunik gabe.

Ez da horrela zehazki. Ez dago egiazko garapenik hizkuntzen garapenik gabe.

Eta zer da egiazko garapena?

Ahalduntzen duen garapena. Jendea ez da kanpotik datorren laguntzaren jasotzaile pasiboa, jendeak bere garapenean parte hartzen du, herritarrek laguntza ematen dietenekin eztabaidatu dezakete. Adibide bat emango dizut: nazioarteko garapen agentzia gehienek eta gobernuz kanpoko erakundeek ez dituzte bertako hizkuntzak ikasten. Herriko jendearekin elkartzen saiatzen dira, baina nazioarteko hizkuntzak hitz egiten dituztenekin baino ez dira komunikatzen. Afrikako herrialdeez ari bagara, gehienetan gizonekin, elkartzen dira. Haien hizkuntza hitz egiten ez badute nola elkartuko dira emakume pobreekin, bost ume dituzten emakumeekin, zeinak mikrokreditu bat nahi duen Indian edo Afrikan? Emakume horrek nola komunikatu dezake zer nahi duen? Hori esan nahi nuen egiazko garapena aipatuta. Jendeak bere egoeraz eztabaidatu dezake kanpotarrekin ama hizkuntzan, ez itzulpenaren bidez.

Zuk uste duzu benetan kontuan hartzen dituztela gobernuz kanpoko erakundeek hizkuntza gutxiagotuak?

Nik uste dut batzuek asmo onak dituztela, baina ez dute ulertzen munduko hizkuntzen egoera. Haitiko lurrikara da adibidea. Ofizialki frantsesez egiten dute herritarrek, baina jendearen %90ak ez du hitz egiten frantsesez. Horrelako hondamendietan gehien jasaten dutenak beti dira pobreen artean pobreenak, landa guneetan bizi direnak. Beraz, zer egiten duzu haiei frantsesez hitz eginda? Afrikan ingelesez edo frantsesez egitea bezala da. Herritarrengana bazoaz haien hizkuntzan hitz egitea beharrezkoa da. Mugarik Gabeko Itzultzaileak ikaragarrizko lana ari dira egiten. Gobernuz kanpoko erakunde batzuk oso ondo ari dira lanean, beste batzuk ez hainbeste.

Hitzaldian argazki bat erakutsi duzu. Gazte batek jantzita daraman elastikoan hiesari buruzko kontuak datoz ingelesez. Ez badute ingelesez egiten, ez al da harrigarria informazioa ingelesez edukitzea?

“Nazioarteko garapen agentzia gehienek eta gobernuz kanpoko erakundeek ez dituzte bertako hizkuntzak ikasten”

Herritarren hizkuntza asko ez dira irakurtzen. Irratsaioak, txotxongilo saioak edo eskolan antzerkiak egin behar izaten dira informazioa helarazteko, komunikazio moduetan asmatzaile izan behar duzu. Idatzitako ikur handi bat jar dezakezu, baina herritarrentzat ez du zentzurik.

Mugarik Gabeko Medikuek egindako ikerketa batean esaten da ebola krisian arazorik handiena komunikazioa izan zela. Diote krisia lehenago bukatuko zela jendea komunikazio arazoez ohartu izan balitz. Arazoa izugarria da, erakundeak oztopo horretaz ez badira jabetzen.

Gauza bera ari da gertatzen errefuxiatuen krisian Europan. Gehienak komunitate pobreetatik datoz eta askok hizkuntza gutxiagotuak hitz egiten dituzte. Nola azalduko dizkiezu zein diren haien eskubideak? Hor dago Calaisko oihanaren adibidea. Gunetan pilatu dituzte, eta horietako errefuxiatu batzuek senideak dituzte Erresuma Batuan. Nazioarteko Legediaren arabera, horietako batzuek hara joateko eskubidea izango lukete, baina ez zegoen inor beraiei hori azaltzeko. Joan direnek baino gehiagok izango zuten aukera Erresuma Batura joateko.

Horregatik aipatu dizut lehen ahalduntzen duen garapena, guneetara joan eta galdetu izan balute zein hizkuntza hitz egiten duten, azaldu izan balitzaie haien hizkuntzan zein diren haien eskubideak, emaitza bestelakoa izango zen. Ez da erraza, hori ere egia da. Horregatik diot, hizkuntza garapenerako giltza da.

Hezkuntza zergatik da hain garrantzitsua hizkuntza gutxiagotuei lotuta?

Edozertarako giltza da hezkuntza, ez al da hala? Zure hizkuntza ez bada irakasten eskolan nola ikasiko duzu?

Etxean…

Batzuetan gurasoek ere ez dute ulertzen haien haurrek eskolan darabilten hizkuntza. Nola ikasiko du umeak irakurtzen? Irakurtzen ikasten ez baduzu nola ikasiko duzu beste ezer? Haur asko saiatzen dira irakurtzen ikasten, baina ezinean dabiltzala ikusita, utzi egiten dute eskola.

Ikerketak badira esaten dutenak haurrak urte gehiagoz egoten direla eskolan haien ama hizkuntzan ikasten badute. Zentzu osoa dauka. Nola ikasiko dute eskolako hizkuntza ulertzen ez badute?

Munduko hizkuntzen %90 ez dago eskoletan. Zifra ikaragarria da.

Oxfordeko Unibertsitatean irakatsi dut 30 urtez, eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten duten ikasle asko izan ditut. Hala ere, gehienak ingelesak ziren eta ingelesez ikasi dute eskolan. Nire ama hizkuntza ingelesa da eta eskolak ingelesez ziren. Nik toki guztietan gauza bera gertatzen zela uste nuen, jendeak eskolan bere hizkuntzan ikasten zuela. Ikasleak harrituta geratu ziren munduan zer gertatzen den kontatu nienean. Zer ikasiko nuke nik eskolan euskaraz egin beharko banu? Ezingo nuke ulertu. Ehunka milioi pertsonak hitz egiten dituzte hizkuntza horiek etxean, kalean, baina ez eskolan. Ez da bidezkoa.

"Indigenei buruz hitz egiten dut bereziki. Munduko hizkuntza gehienak hitz egiten dituzte, munduko pobreenen artean daude"

Afrikan bada adibide onik?

Etiopian. Hizkuntza bakarrean (arabieraz) irakastetik hizkuntza gutxiagotuak erabiltzera pasa dira. Bertako hizkuntzez gain arabiera eta ingelesa erabiltzen dituzte. Zoritxarrez, Afrikako eskola gehienak ingelesa ahalik eta azkarren sartzen saiatzen ari dira. Ez da ona. Pentsatzen dute umeek nazioarteko hizkuntza bat behar dutela eta uste dute hobe dela lehenbailehen irakasten hastea. Horrela ez dute behin ere ikasiko, ama hizkuntzan eduki behar dute oinarria lehenengo. Gero gehituko dituzte beste hizkuntzak.

Pobrezia eta hizkuntza gutxiagotuen arteko lotura zuzena egin duzu.

Jakina. Pobreez hitz egiten dut pobreak direlako hizkuntza gutxiagotu gehienak hitz egiten dituztenak. Indigenei buruz hitz egiten dut bereziki. Munduko hizkuntza gehienak hitz egiten dituzte, munduko pobreenen artean daude. Edo ez daukate estaturik, edo haiek onartzen ez dituen estatu batean bizi dira, edo zuzenean hizkuntza debekatzen diete, edo haien lurraldeko natur baliabideak ustiatzen dizkiete.

Bai, zuzeneko harremana dago. Ez dut esan nahi hizkuntza gutxiagotuak hitz egiteak pobrezia sortzen duenik. Harreman bat dagoela baizik. Jendeak ez badauka ikasteko aukerarik, ez badoa eskolara, zer egingo du? Ziklo bat da eta errepikatu egiten da. Ez dute pobreziatik ateratzeko aukerarik.

Berriro diot, kontua ez da hizkuntza gutxiagotuak hitz egiteak pobrezia dakarrela, zeren argudio hori batzuek erabiltzen dute. Horrela argudiatzen duenak dio, adibidez, ingelesa eta frantsesa irakatsi behar direla ez izateko pobre.

Kanal hauetan artxibatua: Hezkuntza  |  Afrika  |  Pobrezia

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-21 | Topatu.eus
Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

EHUko doktoretza aurreko ikertzaileek protestak egin dituzte gaur Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako campusetan. Kontratu amaieragatik kalte-ordainak eskatzeko erreklamazioak aurkeztu dituzte unibertsitateko erregistroetan.


2018-06-20 | ELA sindikatua
EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeetan sei greba egun gehiago deitu dituzte sindikatuek

"Bi greba-egunei egindako jarraipen zabala ikusita, eta gizarte-ekimeneko ikastetxeetako patronalak bertan geldirik daudenez, ez digute beste biderik utzi grebak eta mobilizazioak areagotzea baino", adierazi du ELA sindikatuak.


2018-06-18 | Nahia Ibarzabal
Araba Euskaraz jendetsua Argantzonen

Araba Euskaraz jaialdiaren 38. edizioa antolatzearen arduraduna Argantzon ikastola da eta Irrikitan  izan da aurtengo leloa. Garrantzi berezia eman diote Trebiñun euskara ikasteari.


2018-06-18 | ARGIA
Baxoa euskaraz egitea aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute astelehenean Baionan

Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskaraz! Ikasle kolektiboak deituta, 12:00etan egingo da elkarretaratzea Baionako René Cassin lizeo aurrean.


2018-06-17 | Irati Elorrieta
Sinesmen baten aitortza

Konfesiorik ez badut, jainkoren batean sinesten ez badut, zertan sinesten dudan galdetu zidaten azkenengo aldian, hirugarren lekuan esan nuen istorioetan sinesten dudala. Ipuinetan sinesten nuela esatea bezala izan zen. Inguruan eserita nuen epaimahaiak erantzun hori azaltzeko eskatu zidan. Istorioetan sinetsiko ez banu, ezingo nuke idatzi, esan nien, eta seguruenez, ez nuke irakurriko. Gauza batzuk, esaten ditugun arte, ez dakizkigu. Bueno, jakin bai, baina beste modu batean.

Egia lotsarik... [+]


2018-06-15 | Nahia Ibarzabal
Seaskak protestekin jarraitu du falta zaizkion 25 lanpostuengatik

Uztaritzen elkartu dira 120 irakasle asteazkenean, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurrean.


2018-06-14 | ARGIA
Genero indarkeriaren kontrako protokoloa onartu du EHUk

Unibertsitateak batzorde bat sortuko du genero indarkeria kasuez arduratzeko. 300 lagunek baino gehiago hartu dute parte "ingurune seguru bat eraikitzea" helburu duen protokoloaren elaborazioan.


2018-06-13 | ARGIA
Bilboko Mujika Eskolak kalejira egingo du, Udalak haien eskaerak aintzat har ditzala eskatzeko

Bilboko Alde Zaharreko ikastetxeak dituen hainbat arazoren aurrean Udala luzamendutan ari dela diote gurasoek. Hori horrela, “Mujika Eskolaren alde, Udala entzun” lelopean kalejira egingo dute asteazkenean, 16:15ean, ikastetxetik Udaletxeraino. Eskolan bertan entseatzen duten txistulariek eta batukadak girotuko dute ibilbidea.


2018-06-12 | ARGIA
Seaskak elkarretaratzea egingo du Uztaritzen, 25 irakasle lanpostuak eskatzeko

Seaskak 25 irakasle lanpostu eskatzen ditu, eta Euskararen Erakunde Publikoak dio hamabost behar direla gutxienez. Hala ere, Frantziako Hezkuntza Ministerioak 5,5 lanpostu soilik eskaini ditu.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude