Lurrarekin bat sorkuntza bultzatuz


2017ko urtarrilaren 01an

“Otarregintza ekintzailea”. Izenburu kurioso horrekin topo egin dut postontzi elektronikoan. Ozaetako (Araba) Garaion Elkarteak abenduaren 17tik urtarrilaren 18ra bitartean martxan jarri duen ikastaroa da. “Arkitektura eta diseinu berdeentzako aukera berriak” azpitituluarekin abiatu dute, langabetuentzako.


Lanbide zaharrak, lan aukera berriak


“Plastikoa iritsi aurretik Euskal Herrian oso lan garrantzitsua zen otarregintza, eta hori berreskuratzea eta bide berriak ematea da ikastaroaren helburuetako bat”, kontatu digu Amaia Gabilondo Garaion Elkarteko kideak. “Josteko” hainbat teknika ikasiko dituzte parte hartzaileek, erabilitako materialaren arabera: zumea, hurritza, gaztainondoa, lastoa… hamaika dira otarregintzan erabil daitezkeen zuhaitz-landareak.
    Behin “josteko” oinarrizko teknikak ikasita, hesiak egingo dituzte ikasleek. Zumearekin itxituak, txabolak, gerizpea emateko txokoak, aterpeak, igluak… forma eta egitura ugari sortu dituzte Garaionen lehenagotik. “Ikastaroko azken hiru egunetan eskola bateko jolas parkean gure proiektua eginen dugu, orain ari gara eraikiko duguna pentsatzen, eztabaidatzen eta diseinatzen”, azaldu digu Gabilondok. Ikastaroan, gainera, nazioarteko artisau eta artistekin elkarlanean aritzeko aukera izanen dute.


Natura, sorkuntza eta ondare soziala


Duela zortzi urte sortu zuten Ozaetako Garaion elkartea, lehenagotik martxan jarriak baziren ere. Hasieratik, naturarekiko harremana bultzatzea, sorkuntza gizarteratu eta pertsonengan piztea eta ondare soziala (auzolana, euskara, lanbide zaharrak…) balioan jartzea izan dira bere helburu nagusiak. Hamaika ekimen, ikastaro, tailer nahiz jarduera antolatu dituzte bide horretan geroztik. Esate baterako, urtero antolatzen duten Agroekologia ikastaroa abiatu dute aurten ere, abenduaren 19tik aurrera.
    “Nekazari asko bisitatzen ditugu, esperientziak gertu-gertutik ezagutzeko eta gaur egungo laborarien bizimodua ikusteko”, dio Gabilondok. Egungo gizartean duten aitortza falta ere azpimarratu du Garaiongo kideak.
    Indar berezia jartzen ari dira azken aldian sorkuntzan: “Sorgingunea (Sortzaileentzako Gunea) euskaraz sortzen duen edo euskaraz sortu nahi duen jendeari irekita dagoen espazioa da. Entseguak egitera edota sormen prozesuak bertan bizitzera etortzeko, gure etxeko ateak zabalik daude”, dio Gabilondok, gogotsu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude