Inpunitate birziklagaitza

  • Donostiako Udala, 2016ko abenduak 20. Ezkerreko gizona Ernesto Gasco alkateordea da, 1995etik PSEko zinegotzi, diputatu Madrilen, Herri Lanen sailburuorde Eusko Jaurlaritzan, Bilboko metroaren lehendakari, Bilbo eta Pasaiako portuen agintari, Eusko Treneko lehendakariorde, Sprilurreko zuzendaritzakoa. Eskuinekoa L.G. da, Zubietako herritarra. G. jaunak pagatzen dio soldata Gasco jaunari, honen erabakiak ere hark nozituko ditu. Baina Gascok ez du jakingo inoiz aurrekoa nor duen, ez dio galdetuko nor den, zergatik etorri den, nolaz ez duen etxe ondoan nahi erraustegia, zenbateko kalte-ordainarekin konformatuko den. Total, zertarako.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria  |  Dani Blanco
2017ko urtarrilaren 01a
Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Donostia  |  PSE-EE

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
Donostiako lau auzo elkartek alegazioak aurkeztu dizkiote Rezolaren errauste baimenari

Añorga Txiki, Aiete, Errotaburu eta Amara berriko auzo elkarteek alegazioa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak Rezola porlan-fabrikari hondakinak erretzeko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari.


FCCk Zubietako obren adjudikazioari helegitea jarriko dio eta obren hasiera atzeratuko du

Diario Vasco egunkariak jakinarazi du FCC enpresak Zubietako erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko adjudikazioari helegitea jarriko diola gaur, otsailak 21, epearen azken egunean. Errekurtso horrekin, kontratua sinatzea atzeratuko du, eta ondorioz erraustegiaren eraikuntza obrak ez dira hasiko Gipuzkoako Aldundiak iragarri zuen epean.


Zubietako erraustegiaren gatazkarako irtenbide adostua eskatu dute milaka pertsonak Donostian

GuraSOSek deituta milaka pertsonak manifestazioa egin zuten igande eguerdian Donostiako kaleetan. Zubietako erraustegiaren gatazkari irtenbide adostu bat topatzeko eskatu dute.


2017-02-16
Bizilagunen borrokak Donostian
MULTIMEDIA - solasaldia

Donostiako Koldo Mitxelenan egindako mahai-ingurua ondorengo parte-hartzaileekin: Satorralaia, Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez), Belartza 2 Gelditu (Mikel Esnaola), Uliako Lore Baratzeak (Leire Rodriguez), Sos Miracruz 19 (Josean Arrieta), Errausketaren aurkako Donostiako plataforma (Juanmi Malatas). Aurkezle eta moderatzailea: Lander Arbelaitz (ARGIAko kazetaria).


2017-02-12 | Estitxu Eizagirre
Lapurtutako ordenagailuak baieztatzen du: erraustegia zen, ez "balorizazio energetikoko planta"

Ainhoa Intxaurrandietak iragan azaroaren 29an Zizurkilen eman zuen hitzaldian azaldu zuen nola 2013an, bera GHKko lehendakariorde zela, dokumentazio gakoa gordetzen zuen ordenagailua lapurtu zieten.


GuraSOSen manifestazio eta bide-orriarekin bat egin dute hainbat jende famatuk

Kultura, kirol, unibertsitate eta sindikatuetako aurpegi ezagunak (ikusi Bernardo Atxaga lehen izena duen zerrenda osoa elkartearen blogean) bildu ditu GuraSOSek hondakinen gatazkarentzako bere bide-orriarekin bat egin eta otsailaren 19an Donostian burutuko den mobilizaziorako dei egiteko.


2017-02-08 | Bego Zuza
Atez atekoak erraustegia geratu dezake, eta badakite

Erraustegia eraiki eta hura kudeatzeko kontratua sinatu dute. Atez ateko bilketa desprestigiatuz eta mespretxatuz lortu dute EAJk eta PSEk beren helburua.


Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du

Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.


2017-02-07 | ARGIA
Mozal Legearekin zigortu dute demokrazian parte hartzea eskatuz iaz Donostian egindako elkarretaratzea

Mozal Legearekin zigortu du Eusko Jaurlaritzak, Donostian hainbat herri mugimenduk "Demokrazia zuzen modernoari buruzko foro globalaren" atarian egindako elkarretaratzea. Donostian Metroaren Pasantearen aurkako Satorralaia mugimenduko kide batek jaso du isuna, salatu dutenez.


Txingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua

Otsailaren 4an Hondarribian egindako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude