Udazkenik gabeko udaberria

Udaberririk ankerrena. Unai Iturriaga. Ilustratzailea: Alex Sanvi. Elkar, 2011

Durangoko Azoka iragana den honetan, Durangori begiratzeko beste modu bat eskaintzen digu Udaberririk ankerrena (2011) komikiak. Bi-biek kultur mailatik egiten diote ekarpena (euskal) herriari, baina bigarrenak haren historia iluna dakar argitara.

Gernikaren bonbardaketak hainbat adierazpen artistikoren bidez hartu dituen esanahi lokal zein globalen ostean, suntsituak izan ziren gainerako herri euskaldunek bere espazioa galdegiten dute. Zentzu horretan, obra honek “komiki historiko” izateko ezaugarriak betetzen ditu: istorioa bera eratu aurretiko dokumentazio-lan baten emaitza izatea (fikzioa gailentzen den arren), irakurlea testuinguru egokian kokatzeko Durango 1936 Kultur Elkarteak egindako aitzinsolas historikoa, oinarri faktikoa duten gertaeren/pertsonaien agerpena, lekukotza bat emateko nahia, genero literarioen eta diziplinen arteko mugak apurtzea, eta abar. Horrez gain, halako lanetan saihestea zaila izaten den manikeismotik urruntzeko ahalegina ere ikusten da, eta eginkizun horretan agertzen zaizkigu emakumezkoak: ez soilik narratzailea den Mari, zeinak narrazioa lehen pertsonatik kontatzen digun, baita izeko Dolores ere, zeinaren onberatasunak etxean faxisten aldeko apaiz bat ezkutatzera daraman.

Historia ezaguna da, alde horretatik badakigu zer espero dezakegun eta, egiari zor, iragan hurbila ezagutzen duenari bilbea bakunegi gerta dakioke. Dena den, badira sorpresak ere, kontrasteak eta bidaiak (literalak zein metaforikoak), kontaketa aberasten dutenak. Irakurleak Udaberririk ankerrena komikian aurkituko du musika alaia gerra betean, zahartzaroa eta haurtzaroa elkarren eskutik, gorrotoa eta maitasuna elkarri begira, zentzugabekeria eta arrazionaltasuna bata besteari tiraka. Paradoxek, gainera, elkartu egiten dituzte historiako ibilbide ezberdinak: aitona Eleuteriok Kubako Independentzia Gerran espainiar armada kolonialean parte hartu zuen (haren lotsagarri), eta Martin bilobak Habana itsasontzia izango du biziraupenerako ihesbide.

Gerraren eromena ere presente da, nagusiki Don Fernandorengan pertsonifikaturik. Orobat ageri da kaosa, noiz eta aitona errepublikazalea, erreketeengandik ihesi doala, Intxortako gudari batek hiltzen duen. Heriotza horrek egoeraren gordintasuna eta krudeltasuna areagotzen ditu.

Testuaren eta irudien arteko harmonia handia da. Horrek ez du eragozten, edonola ere, une batzuetan bata ala bestea gailentzea, bilatzen den erantzunaren arabera. Mutua da bonbardaketaren unea bera, baina irakurleari iltzaturik geratzen zaizkio hegazkinen eta bonben durundia. Aldiz, bada jolas narratiborik ere, Marik eta aitonak berriz elkar aurkitzen dutenean askatzen dena, esaterako.

Horrenbestez, gure historiaren zati batera gerturatzeko proposamen interesgarria da komiki hau, batez ere (formatuari eta istorioari begira) belaunaldi berrientzat.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude