Inkezka

Lantzean-lantzean eurekin egiten dugu topo, gero eta sarriago, egia esan. Inkesta, barometro eta mota guztietako iritzi-neurketei buruz ari naiz. Agian, kopuruari erreparatuz gero, ez dira hainbeste ugaritu; bai, ordea, hartu duten garrantzia eta arreta mediatikoari dagokionez. Hedabideetako solasaldietarako gogoko bazka dira.

Batzuetan, amorrarazi egiten gaituzte, gaiari heltzeko eran eta galderen formulazioan bertan igartzen baitzaie jite politikoa. Gehienetan, ordea, ez dakit behar beste presente dugun inkesten gaitasun performatiboa, alegia, errealitatea neurtzeko edo aztertzeko ez ezik, errealitatea sortzeko eta eraldatzeko ere balio dutela. Eguneroko adibide bat jartzearren, demagun afaltzeko bi jatetxeren artean aukeratu behar dugula, eta bata jendez josita dagoela eta bestea erdi hutsik. Nora uste duzue joko dugula? “Jendea nora, ni hara” printzipioak funtzionatzen du, baita politikan ere. Bizitzan hartzen ditugun erabaki guztiak ez dira sobera meditatuak, eta gehiengoa iritzi batekoa edo bestekoa dela uste izatea edo alderdi honek edo besteak irabaziko duela pentsatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Inkestak horretara datoz.

Badirudi komunikabideak ere horretaz jabetu direla. Euren ikerketa propioak bultzatzeaz gain, euren galbahetik pasa ostean iristen zaizkigu beste erakundeek egindakoak ere, nahi dutena eta nahi eran azpimarratuta. Eta, nola ez, ikerketa baten emaitzei darien ebidentzia edo kutsu objektiboak eraginda irensten ditugu.

Nahiko zabalduta dago komunikabide bakoitzak bere lerro editoriala duela eta albisteak horren arabera jorratzen dituela, baina inkesten aurreko antigorputzak ez ditugu hain garatuta. Hortaz, datu demoskopikoek iritzi publikoa bideratzeko eta portaera politikoak baldintzatzeko balio badezakete, botere mediatikoa areagotzeko tresna baten aurrean gaude

Nahiko zabalduta dago komunikabide bakoitzak bere lerro editoriala duela eta albisteak horren arabera jorratzen dituztela, baina inkesten aurreko antigorputzak ez ditugu hain garatuta. Hortaz, datu demoskopikoek iritzi publikoa bideratzeko eta portaera politikoak baldintzatzeko balio badezakete, botere mediatikoa areagotzeko tresna baten aurrean gaude.

Ezer gutxi dakigu, halaber, ikerketa egiteko moduaz. Laginari, aldiari eta akats tarteari buruzko datuak ematen dizkigute, baina ez, aldiz, “sukalde” lan famatuari buruz, hau da, estimazioak egiteko darabilten erari eta zalantzan dauden erantzunekin egiten diren desbideraketei buruz. Informazio hori jakingarria iruditzen zait diru publikoarekin ordaindutako ikerketetan, iruditzen baitzait, batetik, gardentasuna ezinbesteko ezaugarria izan beharko litzatekela, eta, bestetik, datuak emateko orduan erabateko zorroztasuna izan beharko luketela.

EAEko hauteskunde autonomikoen aurretik egindako azken EiTB Focus inkestan, esaterako, albiste bihurtu zen Arabako azken eserlekua dantzan egon zitekeela EAJren eta Ciudadanos-en artean, horri eman zitzaion interes informatiboa; are, 100 botoren gorabeheran ibili zitekeela baieztatu ziguten. Astebete eman zuten albistegi eta gaurkotasun solasaldietan datua bota eta bota, eta ez edozein astetan: hauteskundeen astean bertan. Soziologiari buruz asko jakin gabe ere, edozeinek suma dezake akats tartea eta zalantzatien portzentajea kontutan hartuta hainbesteko xehetasuna duen datua baieztatzeak funts handirik ez duela, eta eserleku bat boto gutxiren bueltan egon daitekeela hedatzeak eragina izan dezakeela lurralde horretan bi alderdiek jasoko dituzten botoetan.

Azkenak “nafarrometroa” eta Euskobarometroa izan dira. Agian, artikulu hau argitaratzerako besteren bat ere tartekatuko da. Horietako bakoitzak aparteko analisia merezi du, baina horiek ur handiak dira eta gaurko honetan nire inkezka adieraztearekin konformatu beharko naiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude