Zer dio jendeak harpidetza eredu berriaz

Hiru gazte hauek ARGIArekiko euren harremana kontatu ziguten: “New Yorken bizi ginenean ‘The New York Times’ hartzen genuen, eta internetez jarraitzen genuen argia.eus. Euskal Herrira itzultzean esan genuen: hautatu behar dugu zer informazio sartzen den g
Hiru gazte hauek ARGIArekiko euren harremana kontatu ziguten: “New Yorken bizi ginenean ‘The New York Times’ hartzen genuen, eta internetez jarraitzen genuen argia.eus. Euskal Herrira itzultzean esan genuen: hautatu behar dugu zer informazio sartzen den gure etxera eta zer ordainduko dugun. Eta ARGIAko harpidetza egitea erabaki genuen”.

Azokara bisitari moduan joatea suertatu zait aurtengoan. Hantxe zeuden euskal kultura (udazken bueltan behintzat) emankorraren nobedade guztiak, stand bakoitzean berea. Eta bisitari guztiok kontent, poltsak eskumuturretatik zintzilik kultureta paperean sartuta, liburu eta disko artean gure euskal mikro-munduko ezagunik noiz topatuko. Baina bisitari moduan soilik ibili banaiz ere, noski, pasa naiz ARGIAko postutik azoka baino astebete lehenago iragarri zen harpidetza eredu berria zein harrera izaten ari den galdetzera.
    Erantzunak emozionatu nau. Tira, erantzunak baino, erantzunek; jendeak emandako iritzi batzuk jarri baitizkidate adibide. Lagun asko gerturatu dira esanez “beti nabil ARGIAkoa egitekotan... eta orain bai!”, kanpaina berriarekin etorri zaiela berriz ere ARGIA bultzatzeko nahia burura eta gainera planteamenduak konbentzitu egin dituela. Gazte batek harpidetza egiten ari zela esan die proiektua laguntzeko gogoa duela, baina mesedez ez bidaltzeko ezer, berak gurasoen etxean irakurtzen duela eta sarean ere asko jarraitzen duela, “jada nahikoa ematen diguzue!” esanez alde egin du. Beste zenbait lagunen ahotik irtendako hitza “ausarta” izan da, honela jarraituz: “erotasuna, ez erokeria. Borondate onetik eginda dagoela ikusten da. Espero dut, jendeak eskuzabaltasunez erantzungo duela”; eta kide asko gerturatu dira esatera “ideia mundiala” iruditu zaiela, eta “ARGIAk balio horietara eraman du kazetaritza, eta orain baita proiektu osoa ere, proposamen ekonomikoa barne. Eskerrik asko”.
    Harpidedun berrien zifra zehatzik ez badugu ere, lagun asko batu dira proiektura. Gainera, lehendik harpidedun direnetako inork ez du orain artekoa baino ekarpen txikiagoa egitea erabaki, eta berri guztiek proiektuari ematen dioten balioaren truke jasoko dutena kalkulatzen badugu ohartuko gara tarifa zaharrean funtzionatuta baino diru ekarpen handiagoa lortu duela ARGIAk.
    ARGIArentzat Durangoko Azoka ez da salmenta puntu hutsa; Durango ARGIAzaleen harreman puntu ere bada, eta bertaratutako komunitate guztiarekin aurrez-aurre egoteko aukera ematen du. Eskerrik asko, beraz, iritzia ematera eta ARGIA proiektuarekin bat egitera gerturatu zareten guztioi.


ASTEKARIA
2016ko abenduaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude