Zelula amak

Poemak. Miroslav. Holub Susa, 2016

Zelula amak izaki batean propioak diren beste edozein zelula mota ekoitzi ditzaketen zelulak dira: Miroslav Holuben berba hauek zientziatik datoz eta lirismoa darie, poesia bihurtu dira.

Zelula amen berezitasuneko bat gorputzean zein andui batean denbora mugagabez mantendu daitezkeela da: liburua irakurri berritan ez nintzen ohartu; beste ikuspuntu bat iradoki dit poesiaren materialei buruz.

Karlos Cid Abasolok hautatu eta itzuli baititu Miroslav Holub (Plzeň, 1923 – Praga, 1998) idazle txekiarraren poema zenbait, Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaieretarako. 1990ean berak eta Šárka Grauovák itzulia zuten Cátedra argitaletxe espainiarrean inmunologoaren poema antologia bat.

Holub lehen aldiz hartu dut beraz, eta begitandu zait zientzia poema bihurtua, edo zientziak poesiatik daukanaren analisia. Horregatik ironiko bihurtzen da halabeharrez, diziplinen nahasteak badauka eta umoretik zer edo zer, esperimentuaren poza dario: “Hemen dautza/ pobreen hizkuntzak,/ jeneralen birikak,/ salatarien begiak,/ martirien larruak,// kristaltxo mikroskopikoen/ absolutuan”. Miroslav Holubek gaixotasun fisikoak bihurtzen ditu maiz humanitatearen izurrien metafora, eta kapaz da geometriatik ateratzeko lezio bitalak: “Bi lerro paralelok/ beti egiten dute topo/ geure eskuaz marrazten baditugu.// Kontu bakarra da/ ea gure aurrean/ edo gure atzean.// Ea urrutiko tren hura/ aurrerantz doan/ edo atzerantz”.

Urruna eta axolagabea eman dezake, baina ulertuko duzu, irakurle, bere karga, liburuari aukera ematen badiozu. Bohemioaren poemak Science aldizkarirako ziren, mikrobiologiaz dihardute, eulia, gorotza, hostoaren nerbioa dute aztergai. Penguinek ekarri zuen, altzairuzko errezelaren azpitik, ingeles-hiztunen gustua egiteko, hirurogeigarren hamarkadan. Txekoslovakia bere blokearen diziplinara itzularazi zuen Pragako Udaberriaren ostean, inguruan ez ikusiarena egin zioten askok.

Gurean Maite Gonzalez Esnalek ekarritako oihartzun batzuk baino ez daude bereak, 1991ko bosgarren Hegats aldizkarian. Orain bai, orain justizia zientifikoa egin zaio Miroslav Holubi. Ez da poeta bat bereziki hunkitu nauena, baina bai interesgarria eta freskoa, letra larriz idatzi ohi den historia eta zapaldutako jende anonimoena maisuki nahasten dakiena, halako enpatia unibertsal bat sortuz den guztiarekiko: “Alsazian,/ 1885eko uztailaren seian/ txakur amorratu batek/ bederatzi urteko Joseph Meister lurrera bota/ eta hamalau aldiz zuen ausiki”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude