Pertsona bat, belaunaldi bat, jarrera bat

Amaierarik gabeko ibilbidea. JULHNE27. DVD2. Autoekoizpena, 2016

RIP taldearen sortzaile eta beste hainbat musika proiektutan aritutako Jul Bolinaga arrasatearrari omenaldi itzela egin zioten bere herrian 2015eko ekainean, motorren eta musikaren zale amorratua zenaren ibilbide emankorra matrikula kutsuko izenean batuta. Gitarra jotzailearen lagunen burutazioa eta ekimena izan zen, eta herriko jaietako egitarauan sartuta Arrasateko Udalak ekimena bera erraztu eta lagundu zuen. Arrasateko Monterron parkean ospatutako jaialdi horretan bizi izandakoa oso zaila izango da errepikatzea: Euskal Herriko –eta kanpoko– musika-eszenako iraganeko eta gaur egungo belaunaldi desberdinek parte hartu zuten, batzuek agertoki gainean eta beste batzuek horren azpian. Baina guztiak pertsona bat, belaunaldi bat, gauzak egiteko modu bat omentzen eta ospatzen jai giroan, berak egingo lukeen bezala. Han bizi izandakoaren lagin esanguratsu bat Jul Lagunak ekimenak kaleratutako DVD bikoitz honetan jasota dago.

DVDaren lehenengo blokean Jul nekaezinak izandako musika talde askotariko batzuk jasota daude, gau hartan zuzenean aritu zirenak: The Clashen kantutegia lagun artean partekatzeko sortutako Magnificent 7 proiektua, Arrasatekoa; punkaren esentzia eta desparpajoa berpizteko Txerra eta Jul Bolinaga anaiek Gasteizen beste lagun batzuekin batera sortutako Karrocerias Betoño; aipatutako anaiek punk-rock gitarreroena errebindikatzeko zakur zahar gehiagorekin sortutako Piztu Punk!; eta azken garaian banjoarekin txoratzen sortutako The Potes taldea, folka, parranda gogoa eta punk esentzia batzen dituena.

DVDaren bigarren blokea, berriz, RIPen kantutegiak osatzen du eta Jul-en anaia zein RIPen sortzaile ere baden Txerra bateriaren atzean izan zen lanean (eta disfrutatzen) kontzertu osoan. Bitartean, iraungitze datarik ez duten eresi garratz horiek abesten zein interpretatzen dozenaka abeslari, gitarra eta baxu jotzaile txandakatzen joan ziren parke zoragarri horretako agertokian, kantutzar horiek bere egiten eta gurekin partekatzen. Aspaldiko aurpegiak arimaz gaztetuta eta oso sasoi onean ikusi genituen (Josu Zabala, Eneko Bap!, Fermin Muguruza, Drogas, Pikotas Odio, Andoni Delirium Tremens, Niko MCD, Mamen eta Loles Vulpes, Poti Cicatriz en la Matriz, Isa IV Reich, Nabo Cirrosis eta abar), beste belaunaldi batzuekin (Soziedad Alkoholikako kideak, Fer Apoa, Juan Governors, Podri Rat-Zinger, Juanra Kop eta abar) eta Arrasateko hainbat eta hainbat musikarirekin, Jul bidelagun izan zutenak, bat eginda.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-24 | ARGIA
Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


Eguneraketa berriak daude