Zer da erregeen hirugarren oparia?

  • Errege Magoek hiru opari eraman ei zizkioten Jesus jaioberriari: urrea, intsentsua eta mirra. Garbi dugu lehenengo biak zer diren. Eta bestea? Mirra erretxina lurrintsua da, Afrika ipar-ekialdean, Arabian eta Turkian naturalki hazten den Commiphora myrrha zuhaitzaren izerdia. Oso mingotsa du zaporea, baina Antzinaroan gai preziatua zen, lurrinak eta ukenduak egiteko erabiltzen baitzen. Substantzia horrek propietate sendagarri asko ditu; marrantaren, disenteriaren eta parasitoen aurka erabiltzen zuten. Eta, I. mendean Diskoridesek De materia medica lanean jaso zuenez,  abortu-eragilea ere bada mirra. Akaso Errege Magoek mezu subliminal bat helarazi nahi zieten guraso berriei?

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kristautasuna
Ama Birjina barrez

Gaztetako txistea. Apostoluak txalupan, Jesus ikusi dute eurengana hurbiltzen oinez ur azalaren gainean. Pedro, Maisua imitatzen, uretara abiatu, baina hondoratu egiten da. Orduan, Jesusek haserre: "Txotxolo, arroken gainetik ibili, miraria izorratuko didak... [+]


2017-06-04 | Saioa Baleztena
Eulàlia Reguant, CUPeko diputatua
"Erreferendumik ez badago legealdi honek ez du zentzurik"

2015eko irailaren 27ko hauteskundeetatik CUPeko diputatua da Eulàlia Reguant (Bartzelona, 1979) matematikari, aktibista eta finantza etikoetan aditua. Alderdi politikoekin lotura organikorik ez duten mugimenduen defendatzailea izanik, Kataluniako gobernura sartu aurretik,... [+]


Eguneraketa berriak daude