Frogatu baino frogatuago

Eldarnioak. Karlos Linazasoro. Erein, 1991

Hogeita bost urte bete ditu Karlos Linazasorok. Ez biologikoak, bistan da, nahiz ederki asko kontserbatzen den: gutxi batzuk gehiago dituela dio, espainiarra dela esateaz gainera, bere nortasun agiriak. Ez du ematen, bete-betean baitago gizona: 2016 honetan bakarrik atera ditu Trilogia hiperlaburra eta Zerua beti beherago dago. Luze gabe, iazkoan kaleratu zuen Literatura hiztegi tekniko laburra, liburu kritikari auskalo ausartegi bati “Linazasororen obra gorena izan daitekeena” atera ziona.

Hogeita bost urte literario bete ditu, beraz, Karlos Linazasorok. 1991n argitaratu baitzituen estreinako, ez bat, bi liburuak. 1991ko urrian Udazkeneko karabana erratua, eta aurretik, ekainean, Eldarnioak. Hasieretatik erakutsi zuen, hartara, bere ibilbidea markatu duen ezaugarrietako bat: superprodukzioa. Orain hamar urte, hamabost zeramatzanean, zenbatu bagenizkion hogei liburutik gora, orain hogeita bost daramatzala gainditzen ditu erraz berrogeiak. Matematiketan trakets dabilenarentzat: asko-asko argitaratu duela.

Baina beti ez omen zen izan horrela. Hona ekartzeko aukeratu diogun Eldarnioak narrazio liburuan, zera irakur daiteke azal hegalean: “Barruan zeraman literaturzaletasun lo zorro xamartua, erabat esnatuko zen Tolosako Udal Liburutegiko ardura hartzearekin batera” –bide batez, bibliotekari hiltzaile ez bereziki abil bat du protagonista Dowstowngo kronika ipuinak–. Hori bai, hasi bazen, ez gelditzeko egin zuen. Eta hasi zen gerora bere ibilbidea markatu duten elementuak erakusten: ahots askotarikoak, kezka konstanteak, umore korrosiboak.

Joxemari Iturralde herrikideak idatzi zuen, estreinakoaren atzeko azalean: “Liburu honek maila berezi bat, goi-maila bat lortzen du, narrazio ezberdinak irakurtzen joan ahala, gero eta gorago ezarriz doana”. Denboraren perspektibarekin erraza da, baina, liburuko ipuinak gero eta aurrerago maila igotzen doazen arren, ados, esango nuke Iturraldek aipatzen duen maila berezi hori, goi-maila hori aurrerago lortzen duela Linazasorok, beste liburu borobilago batzuekin, aspaldi handian ez abandonatzeko gainera.

Eta zentzu horretan adosago nago Felipe Juaristi kritikagileak adierazi zuenarekin: “Lehen ipuin bilduma izanik, liburuak ematen duenaz gain, bertan agertutakoen arabera espero izatekoak direnak ere kontutan hartu beharrekoak dira. Testu, gozagarri ugari damaizkigu, baina hau inportantea eta euskal literaturan ez-ohizkoa izanik ere, ez da garrantzi gutxiagokoa erakusten duen potentzialidadea”. Denborarekin, eta bibliografia ezin interesgarriago batekin, frogatu baino frogatuagoa geratu den potentzialidadea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude