Aukeratu ezin duzun gauza bakarra

Miribilla, 2016-IX-17. EH Bilduren mitina: “Hil ezin zenituzten langileen seme-alaben ordua da” (*). Miren Larrionen hitzak dira. Kanpainaren profil baxuko mezuak kontuan hartuta (denak lagun, denak adosteko prest, antagonismo politikoa desagertua), Larrionen hitzak markatutako gidoi txepeletik atera omen ziren.

Zergatik? Agian, aukeratu ezin dugun gauza bakarrari buruzko aipua zelako. Nortasuna eta identitatearen kontzeptuen inguruko zerbait esan nahi zigulako, ziurrenik nahi gabe. Nor gara? Akaso gure identitatea hautatu ahal dugu? Zinezko identitatea diseinatu ahal dugu denboraren poderioz, bizitza baten bilakaeraren emaitza bezala? Hil ezin zituzten langileen seme-alabak gara ala ez? Hau ezin dugu hautatu, gurekin dator ala ez.

La Polla punk taldearen omenezko kontzertuan abesti hura berriro entzutean, arreta berezia jarri nuen nire ingurukoengan. Eta langile haien seme-alabak ziruditen, barneko zerbaitek zirrara eragiten zielako

Gaurko gizartean, identitate asko gurutzatzen dira gure barnean, zer garen eraikitzeko prozesuan. Ia guztiak hautatuak dira, sehaskatik ez datoz gurekin, eta bizitza osoan alda ditzakegu. Abertzaleak ala espainiar zaleak izan gaitezke; kristauak ala ez; ezkertiarrak ala eskuindarrak; ekologistak ala ez;  sexuaren inguruko hautuak... eta abar. Denok ezagutzen dugu hautu horien artean mugitu den norbait (urte gutxitan gauza bat eta kontrakoa izaten).

Bestalde, Messi edo Ronaldo ez bazara, bizimodua ateratzeko zure lan-gaitasuna saldu beharko duzu, derrigorrez, egunero eta alternatibarik gabeko merkatu krudel batean. Ez dugu aukerarik. Ezin dugu hortik ihes egin. Orduan, zertan oinarritzen da gure benetako identitatea? Zer gara, ezinbestean? Gurekin datorrena eta bizitza osorako gurekin egonen dena: lan egiteko beharra.

Gauzak horrela, aukeratu ezin duzun hori zara zu, ez besterik. Horregatik diot: “Hil ezin zenituzten langileen seme-alabak gara” esateak gure sustraietan dagoen zerbait azaleratzen duela, gure sakonean gordeta daukaguna argitara ekarriz. Azken finean, langile haien seme-alabak gara ala ez. Orain gutxi, Iruñean, La Polla punk taldearen omenezko kontzertuan abesti hura berriro entzutean, arreta berezia jarri nuen nire ingurukoengan. Eta langile haien seme-alabak ziruditen, barneko zerbaitek zirrara eragiten zielako.

Ordea, Ramón Espinarrek (Madrilgo Podemoseko buruzagia) bere burua saldu zuen zorigaiztoko txio batean “hil ezin zenituzten langileen seme-alabak gara” aireratuz. 2014an idatzi zuen, baina aurten gogoratu diote (nork eta Cristina Cifuentesek) bere aita dela Caja Madrid-eko black txartelak erabiltzen zituztenetako bat. Ramon gaixoak ez du bere aitaren ustelkerien errurik, baina... Zinezko identitatea ezin da asmatu. Harrapatuko zaituzte eta arerioek zure kontra erabiliko dutelako.

* La Polla punk taldearen No somos nada abestiko pasartea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude