Sentimenduen zurrunbiloa

Txopo GAIZKA AROSTEGI. Ilustratzailea: Enrique Morente. Ibaizabal, Bilbo, 2016. 96 orrialde.

Gaur egungo gaztetxoentzat Txopo ez da oso ezaguna izango, eta agian, bitxia egingo zaie liburuaren azalean Athletic taldeko atezain baten irudia (kromo bat) agertzea. Kontua da Arostegik 1975ean giroturiko istorio bat kontatzen digula liburu honetan, eta zeharka bada ere, Iribar atezainak paper garrantzitsua duela bertan.

“1975eko urtarrilaren 17an, Hugo, nire lagun minetako bat, hiltzear zegoela jakin nuen. Data ongi baino hobeto oroitzen dut. Hamar urte bete nituen egun hartan”. Horrelaxe ekiten dio Arostegik liburu honen kontakizunari; lehen pertsonan narraturiko istorioa eta hamar urteko narratzailea, mutikoa, protagonista duela. Jonek Hugorena jakitean sentitzen duen tristura eta pena laguna bisitatzeko gogoarekin batzen dira. Horrela, Andoni eta Txirurekin joango da Gurutzetako ospitalera, laguna ikustera: “Argalago zegoen. Larruak kolore histua zeukan eta begiek lehenagoko distira alaia galdu zuten”.

Irakurleak, liburuko kontakizunaren tonuagatik, nabari dezake heriotzaren presentzia, lagunen galerarena, baina baita haurren ausardia eta inozentzia ere.

Hugok, lagunak agurtzean, honako komentario hau botatzen du: “Nire ametsa Iribar bezalakoa izatea zen, Athleticeko atezain, eta pena pixka bat ematen dit bera ezagutu gabe hiltzeak. Seguru nago gizon jatorra dela”.

Hiru mutikoak burumakur ateratzen dira laguna ospitalean hain larri utzita; eta bueltaka ibiliko dira Hugori alaitasuna edo pozen bat nola eman, harik eta gaztetxoaren ametsa egia bilakatzeko bideari ekiten dioten arte. Hugok Iribar ezagutu behar du.

Eta hortik aurrera, egoera eta testuinguru horretan bada ere, badirudi egileak abenturazko nobela batean sartzen gaituela. Nola atera Hugo ospitaletik eta Lezamaraino eraman (protagonistak haurrak dira, hau da, diru gutxi dute, eta gainera, 1975ean gaude).

Irakurlea harrapatuta dago mutikoen abentura horretan; etsipen eta errealismo puntu batekin bereganatzen ditu protagonisten asmoak, horiek hutsean geratu baitira ospitaletik irtetean. Gurasoek, baita Hugorenek ere, haserretu beharrean eskerrak ematen dizkiete mutikoaren baitan sortutako poz uneagatik. Jonek, Andonik, Txiruk eta Sarak orduan, beste ideia bat dute. Iribar bera joan dadila Hugo bisitatzera, horretarako atezainarengana iritsi beharko dira eta azaldu Hugori gertatzen zaiona eta mutikoaren desioa.

Gaizka Arostegik aurretik ere erakutsi digu istorioak eta abenturak kontatzeko duen abilezia, eta oraingoan lortzen du irakurlea sentimendu eta gora-beherez beteriko nobela honetan harrapatzea. Sentimendu mota askotakoak, lagunaren galera, baina baita maitasun, etsipen edo lortutakoagatik poza ere. Eta hori dena ekintzez beteriko zurrunbilo batean; gertakariak ondo ez atera arren, apurka eta harietatik tiraka helburua lortu arteko zurrunbiloa. Ekintzen eta sentimenduen zurrunbiloa.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude