Jokoz kanpo

Lagun batek, nire irakurle izateagatik eskerrak eman nizkionean, zera esan zidan, ea zergatik ez nuen idazten “lurreko” gauzei buruz, eta ez ideia abstraktuen inguruan. Beti uste izan dut lurrari loturik hausnartu izan dudala, baina, tira, errealitatera jaisten saiatuko nintzela baieztatu nion. Errealitatea. Auskalo!

Esaterako, aitortu behar dut gaur egungo Ameriketako Estatu Batuei buruz (AEB) ez dakidala asko, eta dakidana komunikabide handietatik jasotzen dudala. Horien indarra jendartean hain da handia, ezen errealitatea ere euren erara eraikitzen dugula. Munduan ematen diren milaka eta milaka gertaeretatik batzuk bakarrik aukeratzen dituzte, ustez inportanteak, eta horien inguruan eraikitzen digute egunerokoan, inguruari buruzko ikuskera.

Azpimarratu nahi digutena gelditzen da agerian, eta horri buruz eztabaidatzen dugu, iritziak eman, baina beste hainbat eta hainbat kontu, lapurtzen dizkigutenak, ez ditugu ezagutzen, ez dira existitzen, komeni zaienean ateratzen dizkiguten arte. Horretan ere menpean hartzen gaituzte komunikabideen jabe diren elite boteretsuek.

AEBetako hauteskunde kanpainan, komunikabide horiek, bai liberalek bai sozialdemokratek, komeni zitzaien errealitatea azaldu digute, Clinton eta Trumpen arteko ustezko borroka, alegia. Trump arrazista, matxista, errefuxiatuen aurkakoa, erdi-faxista eta lotsagabe eroa omen; Clinton, ordea, arrazoizko emakumea, USAko lehen emakume lehendakaria izan zitekeena, feminismoaren ohorerako.

Trumpek irabazten badu, esan digute temati, hegoamerikar guztiak botako ditu, Mexikon horma jasoko du, musulmanek ezingo dute USAn sartu, ekonomia hondoratuko da, eta abar. Eta egunero hautagaiaren ergelkeriaren bat erakutsi digute, esaldi nazkanteren bat, edo aspaldi egindako pasadizo lotsagarriren bat.

Europa osoa, esan digute behin eta berriz, Clintonen alde dago. Zein eroak estatubatuarrak, zein zentzudunak europarrak! Eta egia  da ezkerreko sentitzen diren asko ere, Hillaryren alde egon direla: “Biak eskasak izanik, Clinton ateratzen bada, gaitzerdi!”, zioten, hark egindako guztia ahaztuz.

Horregatik, Trumpek irabazi duela jakin dugunean, aho zabalik denok: nola daiteke milioika langilek, eroari bozka ematea? Zer errealitate eraiki digute hilabeteetan, eta zer ezkutatu digute komunikabide horiek?

Eta orain Europara datoz, hasi dira jada esaten hobe izango dugula eskuineko hauteslea ultraeskuinekoa baino, bai Frantzian bai Alemanian, baita beste toki guztietan ere. Krisia garaitzeko modu egokiena, krisia eragin dutenei boza ematea dela sinestarazi nahi digute. Bitartean, non dago ezkerra? Errealitatetik kanpo. Jokoz kanpo. Offside. OFF.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude