Harrera hotza

Rossiniren Cenerentola. Bilbao Orkestra Sinfonikoa / Bilboko Operaren Abesbatza Zuzendariak: Antonello Allemandi / Boris Dujin. Eszena zuzendaritza eta eszenografia: Jean Philippe Clarac eta Oliver Deloeuil. Toulon-eko operaren produkzioa. OLBEk antolatua. Lekua: Euskalduna Jauregia. Data: azaroaren 19a

Egia esan, denboraldi honetako bigarren produkzioa ez da izan ikusi eta entzundako onenetako bat, baina publikoaren harrera hotza bai izan dela sorpresa, niretzat behintzat. Txalo gutxi, oso gutxi, ia-ia denborarik ez abeslari eta artista guztiek agur esateko, bat-batean oihala beheraka… Esan bezala, ez zen saio ona izan, baina taula gainera igotzen den edozeinek merezi du beste arreta bat.

Hori esanda, ba bai, Rossiniren Cenerentola-k beste taxu bat behar zuen. Eszenografia bitxia izan zuen, irudimentsua esango nuke, baina, batzuen gusturako, pobrea. Agertokiaren erdian jarritako egurrezko kubo batekin konpontzen ziren giro guztiak, buelta emanda, alde batera edo bestera. Balekoa. Bestalde, jatorrizko istorioa XVII. mendean kokatzen da, eta kasu honetan –azkenaldiko produkzio askotan bezala– gaur egunera pasa da, baina logika handirik gabe. Agertzen dira polo jokalari batzuk, arrazoirik gabe, eta laburbilduz, modernizatzeko asmo hori deskalabru txiki bat bihurtu zen.

Musikalki, zer esango dugu? José María lo Monaco mezzo garrantzitsua da, baina ez zuen izan aukerarik nabarmentzeko aldi honetan. Akustika dela, edota orkestraren gehiegizko bolumena une askotan (batez ere lehenengo ekitaldian), azken batean ez genuen asko entzun Angelina gaixoa. Gauza bera esan genezake Edgardo Rochari buruz. Saiakerak egin arren, nahiko ilunduta geratu zen haren saioa. Halere, zailtasun guztien artean, Paolo Bordogna baxu baritonoak jakin zuen akustikaren arazoak gainditzen eta interpretazio distiratsua eskaintzen. Benetan, saioak emandako onena. Ahots garbia, fraseatze dotorea oparitu zituen, eta interpretatzeko grazia eta trebetasuna nabariak izan ziren. Bruno de Simone baritonoak, berriz, Don Magnifico taxuzkoa egin zuen. Eta Marta Ubieta eta Mª José Suárez, Clorinda eta Tisbe roletan, eraginkortasunez eta komikotasunez aritu ziren.

Antonello Allemandik zuzentzen zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoari fintasun pittin bat falta izan zitzaion abeslariak azpimarratzeko ahotsak zapaldu gabe. Lastima.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude