Eusko Jaurlaritza berriaren "austeritate" neoliberala

  • Ez da ohikoa txoko honetan PSE eta EAJren arteko paktu politikoa edo antzekoak aztertzea, baina akordio horren osagai sozioekonomikoei azpimarra jarri nahiko nieke.

Hasteko, harridura sortzen du aurreko agintaldian Urkulluren Gobernuak zortzi sail izatea eta oraingoan hamaika. Lehendakariaren soldata (98.494 euro) eta bere sailburu, goi kargu eta aholkulariena, orotara 358 pertsonen nomina dira eta diru-kutxa publikotik urtero 23 milioi euro bideratzen dira horretara. Orain, hiru sail gehiagorekin eta euren sailburuordetza, goi kargu eta aholkulariekin, zifra globala 30 milioitik gora igoko da.

Hori da EAJk PSEri ordaindu behar izan diona inbestidura saioko bere babesagatik: sozialistei jaten eman –garbi dagoenean hauteskundeetan maldan behera doazela–, baina aldi berean eurak ere jaten segi, bere zortzi sailak mantenduz. Beste kontu bat litzateke EAJk egoera berriaz jabetuta bere sailetako nominak murriztu izan balitu. Baina ez du halakorik egin. Nik, EAJk, nireak mantenduko ditut eta gainera beste hiru ireki PSErentzat. Hori bai austeritate eredua, prekarietatean, langabezian eta bazterkerian bizi direnen aurrean.

Akordioaren eduki sozioekonomiko eta fiskalari dagokionean, ezer gutxi esan daiteke, xehetasunera jotzen ez duten printzipioak baitira. Borondate ona adierazten duten aitortzak baino ez. Eta badakigu, duela aste pare bat aipatu genuen bezala, EAJren arima neoliberala dela; baina PSEren sozialdemokraziak ere horren antza handia du. Horixe erakusten du zortzi sailetik hamaikara igarotzeak.


ASTEKARIA
2016ko abenduaren 04a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude