Amaiera oneko Anne Frank

  • Amsterdam, 1942ko uztailaren 9a. Anne Frank eta bere familia etxe baten atzeko aldean ezkutatu ziren naziengandik. Ordurako, Rotterdamen Carry Ulreich ere ezkutuan bizi zen familiarekin. Guztira 30.000 judutik gora ezkutatu ziren Herbehereetan alemaniarren okupazioak iraun artean, eta gehienak, 25.000 inguru, onik atera ziren beren ezkutalekuetatik. Carry Ulreichek, Anne Frankek bezala, egunkari batean idatzi zituen hiru urtez ezkutuan bizitakoak. Eta berriki egunkaria lehenengoz argitaratu da ‘s Nachts droom ik van vrede (Gauez bakea amesten dut) izenburupean.
     

Carry Ulreich (ezkerrean) eta Rachel ahizpa 1939an. Hurrengo urtean  alemaniarrek Rotterdami eraso egin eta okupatu zuten. Ondorioz, Ulreich familia ezkutatu egin zen eta Carryk egunkari batean jaso zituen ezkutuko bizimoduaren nondik norakoak, Anne Frank
Carry Ulreich (ezkerrean) eta Rachel ahizpa 1939an. Hurrengo urtean alemaniarrek Rotterdami eraso egin eta okupatu zuten. Ondorioz, Ulreich familia ezkutatu egin zen eta Carryk egunkari batean jaso zituen ezkutuko bizimoduaren nondik norakoak, Anne Frankek egin bezala. (Arg.: Mozaïek)

Carry Ulreich Anne baino bi urte eta erdi zaharragoa zen, 16 urte zituen ia. Ulreich familiak Polonian zuen jatorria; Frank familia, aldiz, Alemaniatik zetorren –Anne bera jaio ondoren joan ziren Herbeheretara–.

Biek zituzten haiek ezkutatzen laguntzeko eta, ondorioz, bizitza arriskuan jartzeko prest zeuden bizilagunak. Baina Frankdarrek, “atzeko etxean” sartuta, ez zuten laguntzaileekin ia harreman zuzenik. Carryren familiako kideek, berriz, etxea partekatzen zuten Zijlmans familiarekin. Anne Frank, judua izanik ere, ohitura lasaiagoko inguru liberalean hazi zen. Carry eta familia judu ortodoxo zorrotzak ziren, eta etxean hartu zituzten Zijlmanstarrak katoliko praktikanteak. Hala, bi familien arteko eztabaida eta hausnarketa teologikoak jaso zituen Carryk, baita talka horrek ezkutuko egunerokotasun estuan eragiten zituen arazo eta zalantzak ere. Esaterako, Carryk bere buruari galdetu zion zergatik ezin zuen jan bizilagun katolikoek jaten zuten berdina, kosherra edo juduei egokitua ez zen otordua lehenengoz egin zuenean: “Gaur untxi errea gurinarekin afaldu dugu (...) lehenengo aldia da tefra jaten dugula, eta azkeneko aldia izatea nahiko nuke”.  Baina berehala egunkariari aitortu zionez: “Egia esan, oso ona zegoen. Oilaskoa ematen zuen. Zergatik ezin dugu horrelakorik jan?”.

Talkak talka, Zijlmans familiaren ahalegina eta eskuzabaltasuna aitortu zuen eskerronez. Etxeko gela nagusia, leihoduna, utzi zietela idatzi zuen eta “haiek pataten txokoan itxian” lo egiten zutela.

Ñabardura horiekin guztiekin ere, bi nerabeen bizipenak berdintsuak izan ziren naziengandik ezkutuan izan ziren bitartean. Amaiera, ordea, oso bestelakoa izan zuten bi historiek. Anne Frank tifusak hil zuen 1945eko martxoan, Bergen-Belsen esparruan. Carry Ulreichek 90 urte bete berri ditu azaroan. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude