Aktore ziren haiek

Zer dira aktoreak besteen larruan sartzen diren pertsonak izateaz gain? Askorentzat luxu eta famaren Olinpoan bizi diren izakiak dira. Izaki eta ez gizaki. Horrexegatik zinemaldian euskarazko pelikularen bat erakusten denean euskal aktoreak alfonbra gorria zapaltzen ikusi nahi ditugu, dotore, egoerak nonbait hala eskatzen duelako, eta irribarretsu, berau zanpatzeak derrigorrezko zoriontasuna omen dakarrelako. Urrun, goian imajinatzen ditugu, eta ez direla beraiek pentsatzen dugu supermerkatuko ordain ilaran ikusten ditugunean, jite triste eta ilunarekin kreditu txartelean geratuko zaion saldoa zenbatekoa izango den kalkulatzeko ahaleginean.

Duela egun batzuk Euskadi Irratiko Amarauna saioan izan nintzen aktoreen lan ezaz hitz egiteko. Aitzakia AISGEk (Artista Interpretariak, Gestio Elkartea), aktoreen eskubideak defendatzen dituen elkarteak, argitara emandako inkesta baten datu lazgarriak. Inkesta horren arabera hirutik bik ez dauka lanik. Zenbakiak. Euskal Aktoreen Batasunean (EAB) 400dik gora aktore daude, horrek esan nahi du 250etik gora aktorek ez duela lanik. Zenbaki potoloak.

Zein babes ederra diren zenbakiak izen eta abizena duten hezur-haragizko historiak ezkutatzeko. Izen eta abizen zehatzak. Besteak beste, ETBko Goenkale eta beste telesailetatik pasatako dozenaka aktorerenak. Non ote daude orain? Agian supermerkatuko ordain ilaran ezagun egiten zaizun aurpegia, eta ez dakizu zergatik, horietako bat da. Eta, gainera, zenbaki horietan beren burua oraindik aktoretzat dutenak daude. Zenbat ez ote den bide bazterrean aspaldi geratu? 

Orain dela ez asko, ez dut uste orduan hau idazteko ausardia izango nuenik, bi-hiru urte oso txar pasa nituen. Lanik ez eta zintzurreraino zorpetuta, kalean jendearekin topo egitean, eta ohituraren kontra, “zer moduz zaude?” galderari “oso gaizki” erantzuten nuen. Harridura eta deserosotasuna marrazten ziren bestearen aurpegian. “Baina zu… ez da posible”. Olinpon, ETBn ez esateagatik, biziko nintzela usteko zuen ziurrenik. “Ez, ez da posible zuk lanik ez edukitzea”, segitzen zuen. Eta nik, “ba, bai, posible da eta gainera, 50 urtetik gora izanik, berandu da beste edozertan hasteko”.

“Egia da, bai”, erantzuten zuten, “gainera zuen arloan gogorragoa izan da”. Elkarrizketa haiei bukaera ematea artikulu hau idaztea bezain zaila izaten zen.

Bueno, gaur ez daukat lanik eta ez dakit zer egin… Kreditu txartela esku dardaratiz hartu dut eta supermerkatura noa.

Ikusten banauzu egidazu kasu. Ilusioa egiten du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude