Ohar autobiografikoak

Antton Olariaga

Jaio nintzen egunean, 1978ko maiatzaren 12an, etorkizuneko ez dakit zein unetan amaituko den atzera kontua hasi zen. Amak, berez, hezur eta mamizko kronometro akastun honetaz baino ez ninduen hornitu. Nire ohar autobiografiko hau osatu bitartean, konparazione, haren mutur bati begiratzea beste erremediorik ez daukat, zerbait ulergarria idatziko badut (hain da akastun!), nire sortegunean abiatutako heriotza promesa edozein momentutan bete daitekeela gogora ekarriz eta gero –gaur behintzat– paperera.

       *      *    *

1978ko maiatzaren 12an hasi nintzen nire autobiografiarako dokumentatzen.

      *      *    *

1978eko maiatzaren 12an ezagutu nituen nire gurasoak. Haiek, edo beraien atal 23 kromosomadun banak nigan ezagutu zuten elkar bederatzi bat hil lehenago, abuztuko egun edo gau batez, Burlatako festetan seguruenik, egiantzekotasunez bizipoz etiliko betean, zeinak, dagoeneko ezkonduta zeudela aintzat hartuta, nerabe eta arduragabe puntu bat ematen baitio nire sorkundeari. Zesareaz atera (edo erauzi) ninduten amaren sabeletik. Horrek birjintasun klaseren bat ematen didalako ustean bizi izan naiz luzaro. Beste norbaiten 23 kromosoma nigan bilaketa burugabe bati ekin zioten aurreneko eguna ongi dut gogoan –urtarrilaren 6ko batean izan zen–, baina ez dut urtea esanen. Kalkulatu beharko nuke.

                                                                                                     *      *    *

Ni jaio nintzen Rafael Gurrea, Amadeo Marco, Ramón Rubial, Adolfo Suárez, Valéry Giscard d’Estaing, Jimmy Carter, Leonid Ilitx Brezhnev, Montini Aita Santua, Aita Villasante, Janelle Commissiong eta Mary Stävinen agintaldiaren pean. Hamaika kargu horietako hiru –hau idatzi bitartean; argitaratutakoan, beharbada lau– baino ez daude orain, 14.055 egun geroago –hau idatzi bitartean–, emakumezkoen esku.
 
                                                                                                     *      *    *

1978eko maiatzaren 12an jaio nintzen, nik dakidala, lehen aldiz. Harrezkero gero eta gauza gutxiago egin ditut, nik dakidala, lehen aldiz. Euskara ikastera, esaterako, 17 urterekin hasi nintzen bigarren aldiz. Gurasoek eraman (baina urtebetera atera) ninduten Uharteko haurtzaindegi euskaldunaren kalifikazio orrialdean euskarazko hitz batzuk banekizkiela jasota dago andereñoaren kaligrafia txukunean, nahiz eta –zehazten du txostenak– ez oso ahoskera garbian, baina hori bai euskaraz bai gaztelaniaz gertatzen omen zitzaidan. Dagoeneko ez ditut hitz bakan horiek gogoan. Bai gogoratzen naiz behin zigortu nindutela patioko zuhaitzean txiza egiteagatik, ez bainekien komunera joateko eskatzen, edo eskatzeak lotsa ematen zidalako bestela. Geroago, zehazten ez dakidan adin batean, baina atzera ere erdaldun petoa nintzenean, amak psikologo batengana eraman ninduen kezkatuta jendaurrean txintik esaten ez nuelako. Ez dut gogoan zer eginen zidaten edo nik zer esanen nuen kontsulta horretan, ez bainuen itzuli behar izan. Halere, beti irudipena dut desgogara mintzo naizela, edozein hizkuntzatan ari naizela ere.

                                                                                                    *      *    *

Bere buruaz nekatutako mende baten amai aldera jaio nintzen, bere historiaz nekatutako kontinente bateko lurralde nortasun arazodun batean, ahultzen hasitako genero biologiko baten ezaugarri morfologikoen baitan. Hortik aurrerako guztiak, ez mende berriak, ez neure burua euskaldun-edo sentiarazteak, ez gixon-erdia izatearekin etsitzeak, ez nau funtsean mende amaierako, nazionalitate arazotsuko eta gizadi erdia mende edukitzearen konplize izatetik libratu. Idazteak batzuetan bai.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude