Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitzen du

Jadanik ohituta gaude noizbehinka pentsioen gaia ezbaian jartzen. Orain, pentsioen Erreserba Funtsa nahiko oparoa izatetik, 70.000 milioi euro, ezerezean geratzear dago eta hortik kezkak azaltzea.

Espainiako Gobernuak epe motzeko kontuak biribiltzen zituen, ez ordea epe ertain eta luzekoak. Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitu du eta bien bitartean sarrerak, landunek Gizarte Segurantzari ordaindutako kopuruak ez die jarraitzen gastuei. Hortik etengabe Erreserba Funtsari heldu beharra.

Gaur egunera arte gastuak murriztu dira: jubilatu bakoitzak eskuratu behar duen kopurua kalkulatzeko urte gehiago erabili, jubilazio adina luzatu 67 urtera arte; orain 65 urte eta lau hilabetean dago, eta 69 urtera iritsi nahi omen dute. Honela, bizi itxaropena laburtu egingo da eta pentsio kopurua apaldu.

Hemendik aurrera Gizarte Segurantzaren sarrerek izango dute arreta, orain arte gastuek izan duten bezala. Baina zeri heldu? Helduleku bat Estatuko aurrekontuak lirateke; Gizarte Segurantzaren defizita aurrekontuekin estali, estatu askotan egiten den moduan. Horrek estatuaren defizit publikoa areagotuko luke eta EBk kontuak eskatuko ditu. Beraz, konponbide zaila.

Bigarren konponbidea zerga berri berezi bat sortzea izango litzateke. Horretarako egitate zergagarri ugari egon badaude, baina errazena BEZ berri bat sortzea litzateke, luxuzko ondasun (auto, belaontzi, eta abar) eta zerbitzuen (hegazkin, bidaiak, lau izarreko hotel eta abar) gain. Baita finantza trantsizioen gainekoa edo finantza gordailuen gainekoa ere, nahiz finantzariek gogoko ez izan. Halaber, hor dauzkagu Zerga Bereziak. Zergatik ez zerga horiek handitu Europako mailan ipiniz?

Beste diru iturri gehigarri bat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) tasa 1-2 puntu igota erdietsitako etekina litzateke. Gainera, PFEZari etxebizitzen kenkariak arindu liezazkiokete, azken batean beraien prezioak handitzeko direlako. Horrek guztiak iruzur arriskua handituko luke eta egokia litzateke ikuskariek serioski hartzea, batik bat, goi-mailako sarreren jarraipena: exekutibo handiak, eliteko kirolariak, hots, Panama eta antzeko paradisu fiskaletan dirua gordetzen duten pertsona orok. Horrez gain, kapitalaren etekinen gaineko zergak handitzea ere ondo legoke. Horrela, presio fiskala Europa Batasuneko (EB) estandarretara hurbilduko ginateke eta zati bat bederen Gizarte Segurantzaren defizita estaltzeko erabili.

Espainiako Gobernuak epe motzeko kontuak biribiltzen zituen, ez ordea epe ertain eta luzekoak. Pentsiodunen kopuruak hazten jarraitu du eta bien bitartean sarrerak, landunek Gizarte Segurantzari ordaindutako kopuruak ez die jarraitzen gastuei. Hortik etengabe Erreserba Funtsari heldu beharra

Gizarte Segurantzak ematen dizkie enpresariei zenbait hobari lanpostuak sortzeagatik, kasu askotan iruzurrak direnak. Horregatik, hobari horiek bertan behera uztea ere komenigarria litzateke.

Ez dugu ahaztu behar gure pentsio sistema belaunaldien arteko elkartasunean oinarritzen dela. Alabaina, belaunaldi berekoen artean  solidaritatea ere gauzatu beharko litzateke. Izan ere, soldata garaienek Gizarte Segurantzari ekarpen handiagoak egin beharko lizkiokete. Gaur ordaintzeko oinarri nagusia 3.642 euro/hileko da, berdin langile batek 4.000 euro/hileko eskuratzen badu edo 50.000, 100.000 edo gehiago. Horregatik, norbanako horien ekarpenek oinarri aurrerakorragoak izan beharko lituzkete, baina horrek guztiak borondate politikoa eskatzen du eta ziur asko gobernu honek ez du jo nahi bide horretatik.

Azkenik, noizko Euskal Gizarte Segurantza? Estatutuaren arabera bere kudeaketak euskal erakundeen esku egon behar luke, nahiz ez dirudien gure agintariek epe motzeko xede dutenik. Baina Espainiarekiko deskonexioa burutu nahi badugu, urratsak ematea derrigorrezkoa dugu. Ez pentsio osagarria bideratzeko, baizik geure sistema propioa eratu ahal izateko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude