Charles Dickens bizirik balego, telesail gidoilari izango litzateke

  • Zergatik esaten da azken urteotan, telesailak asko hurbiltzen ari direla, bai forma bai eduki aldetik, aitzina literaturak betetzen zuen eremura?

Pantaila txikiak literaturaren iturburu beretik edaten duela argi dago, baina ez eleberri konkretu batean oinarritzen direlako soilik. Istorioa bera eta hauek hornitzen dituzten pertsonaiak eraikitzerako orduan azalarazten diren antzekotasunak, oso nabarmenak direlako baizik. Fikzio guzti hauen gidoiak literarioak izaten dira eta aipaturiko pertsonaiek sakontasun berbera izaten dute.       

Pentsa hainbat astetan zehar irakurtzen jardun dugun liburu horren protagonistak, gugan izan dezakeen eragina ala zortzi denboralditan zehar ezagutu dugun horrekin “bidaiatzeak” zer-nolako enpatia maila sortzen duen gugan.  Eta ez hori bakarrik, “kontsumitzen” ditugun moduan ere antzekotasun handiak loratzen dira. Dosi txikietan ikusi/irakurri ditzakegulako; autobusean, tren geltokian, ohean… liburuaren pasarte bat ala telesailaren atal konkretu bat ikus dezakegu, ordu batzuk geroago utzi dugun puntutik inongo arazorik gabe jarraituz.

Telesailen baliabideak

Baina telesailek erabili ohi dituzten errekurtso literario horiek zeintzuk diren ezagutzeko, onena da adibide konkretuak aipatzea. Fikziozko literaturan betidanik dauden elementu narratiboak baliatzen baititu telesailak. Istorioak kontatzeko makina perfektua bilakatu direla esan daiteke. Literatura zatikatuaren ezaugarri asko ditu, adibidez, estruktura narratiboak, eta baita ikuslearen arreta mantentzeko hainbat errekurtso ere erabiltzen ditu. Arthur Conan Doyle ala Charles Dickensek erabiltzen zituztenen oso antzekoak. Metaforak, elipsiak ala gaur egun hain modan dagoen Cliffhangeraren erabilera (atal konkretu baten azken eszenan ikusi edo sentitu daiteke normalean, baita film edo liburu baten azken uneetan ere. Gugan sortzen duen sentimendua, zirrara, egonezina, suspensea eta, batez ere, hurrengo atala ikusteko irrikan egotea da).

Fikziozko literaturan betidanik dauden elementu narratiboak baliatzen ditu telesailak. Istorioak kontatzeko makina perfektua bilakatu direla esan daiteke

Errekurtsoak aipatzen hasita, autore jakin batzuen eragina erakustea ere interesgarria iruditzen zait. Lotura hau argiago ikusteko, bi bereizketa egingo nituzke. Alde batetik, generoak. Zientzia fikziozko edozein telesail ulertzeko adibidez ala distopia tartean duen edozein kontakizun, Ray Bradburyren eragina saihestezina baita. George Orwell, azken aldian hain modan dagoen Black Mirror ulertzeko adibidez, edo nola ez Shakespeare. Drama klasikoetan ageri diren obsesio horiek guztiak: familia, ohorea, boterea, odola, traizioa, tentazioa, errua… The Sopranos, Breaking Bad, Sons Of Anarchy, Gomorra... bezalako telesailetan txertatu baitzituzten. Bereiziko nukeen beste alderdia, kokalekua da. Telesaila non kokatua den, egile konkretu baten eragina antzeman daiteke. AEBetan kokatzen den istorio batean, Stephen King-en kutsua antzeman dezakegu askotan –aurten sekulako zalaparta sortu duen Stranger Things adibidez–. Baita Edgar Allan Poe edo Mark Twainena… Edo herrialde nordikoetatik datozkigun Forbrydelsen, Bron/Broen edo nordic noir generoaz gozatzeko aukera, Henning Mankell, Stieg Larsson eta  Jo Nesbo bezalako idazleei zor diegula esan daiteke. Ingalaterran, berriz, aipaturiko Doyle eta Dickens, Jane Austen, Agatha Christie eta abar.

Game of thrones ospetsua

Dena den, argi izan behar dugu, liburua eta telesaila istorio berbera bizitzeko bi bide direla. Alegia, bakoitzak aukeratzen duela zein bide jarraitu, eta “liburua hobea da” esaldiak ez duela zertan beti egia izan behar. Eleberriak, ekoizpen guzti hauen oinarri eta inspirazio iturri izatea ongi dago, baina batzuetan zama hori askatzea komeni dela uste dut. Azken asteetan Euskal Herriko sare sozialak hankaz gora jarri dituen Game of thronesen kasuarekin argitzen saiatuko naiz argudio hau. Telesaila, George R. Martinen liburuetan oinarritua dago baina azken denboraldia izan da lehena, eleberriko kontakizun nagusitik aldendu dena (aurreratu egin baitu). Aztertu beharreko alderdia dela diot, telesaila nabarmen hobetu delako. Pertsonaiak, erritmoa eta trama orokorra askoz hobeto uztartzen dira, eta kontzeptu zinematografikoa askoz aberatsagoa iruditu zait. Errekurtso literarioak erabiltzea ongi dago, baita liburua gida hartzea,  baina betiere kontuan izanik, istorioak kontatzeko beste bide bat dela. Orri zuri horietako hizki beltzek, telesailari zigorradak ematen saiatzen diren arren, irudia eta batez ere, zinema bera baita gailendu behar dena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude