Europako lan legedia bete

  • Legearen defendatzaile diren ohiko gobernuek, izan estatalak izan autonomikoak, euren legeak betetzen ez direnean oihu egin eta hura hautsi duten herritarrak zigortu edo espetxeratzen dituzte. Patronalak gauza bera.

Baina gobernu eta administratzaile horiek, aitzakiak eta zirrikituak bilatzen dituzte eurei eragiten dieten legeak ez betetzeko. Europako lan legediak behin-behineko langileen inguruan esandakoa da horren adibide. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiren epai batek erabaki berri du lan baldintzak berdinak izan behar direla, kontratu mota dena dela ere, eta indemnizazio bera jasotzeko eskubidea dutela. Europar auzitegiak, ondorioz, behin-behineko eta behin betiko kontratuak berdindu egin ditu.

Legedi hori enpresa pribatuan eta publikoan ezarri behar da. Eta badakigu administrazio publikoan –Euskal Herrikoan ere bai– behin-behineko eta bitarteko langile asko dagoela: %4 izan daitekeela uste da, batez ere Osakidetzan eta hezkuntzan. Egia da zenbait kasutan behin-behinekotasuna ezin dela saihestu, baja edo oporrengatik sortzen diren ordezkapenak direlako. Baina bistakoa da administrazioak egiturazko postu asko ere –iraunkorrak izan behar luketenak– betetzen dituela aldi baterako kontratazioarekin.

Normala eta bidezkoa da behin-behineko eta bitarteko langileek, enpresa publiko nahiz pribatukoek, europar legedia bete dadila eskatzea. Beraien eskubidea da. Administrazio publikoek, legedia aplikatzeaz gain, etorkizuneko enplegu publikoa proiektatzerakoan kontuan eduki beharko lukete hori. Behin-behineko kontratazioak amaitu behar dira. Kalitatezko enplegua, hauteskunde kanpainan denen ahotan egon dena, hori ere bada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude