Karin van der Worp

"Nola liteke enpresek esatea langile berrien ingeles maila ez dela nahikoa, 4 urterekin hasten zarete eta ikasten?"

  • EHUn, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailean, aurkeztu zuen doktorego tesia ekainaren 22an ondoko izenburuarekin: Multilingualism in the workplace: the voice of professionals (Eleaniztasuna lantokian: profesionalen ahotsa). Van der Worp herbeheretarrak uste zuen, “herri elebiduna izanda” euskara eta gaztelania, biak erabiliko zirela enpresetan. Ingelesak ere harrituta utzi du: txikitatik ikasi bai baina lantokietan ez daude gustura langile berriek duten ingeles mailarekin. 

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2016ko azaroaren 06a
Argazkia: Dani Blanco.
Argazkia: Dani Blanco.

Nazioartean lan egiten duten Euskal Herriko 14 enpresatan (batik bat Gipuzkoakoak) manager diren 25 pertsona elkarrizketatu ditu, lantokian hizkuntzak nola kudeatzen dituzten eta hortaz zein iritzi duten jakiteko. EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko 194 ikasleri galdetegia pasa die lanean aurkituko dituzten hizkuntzei buruz. Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera hartu dituzte kontuan. Karin van der Worp (Hattem, Herbehereak) duela hiru urte eta erdi etorri zen Euskal Herrira tesia egitera. Besteak beste, nederlandera, euskara, ingelesa eta gaztelania hitz egiten ditu.

Zer aurkitu duzu enpresetan?

Profesional eleanitzen jarrera oso positiboa da, ahal den hizkuntza gehien erabiltzea nahi dute, baina oso zaila iruditzen zaie. Gaztelania eta euskara dauzkate. Euskara ez dute lankide guztiek menperatzen eta gaztelania euskara baino gehiago erabiltzen da enpresetan, batik bat testuinguru formalean. Bilera orduan norbaitek ez badaki euskaraz dena gaztelaniaz egiten da. Oso arrunta da gaztelaniaz egitea.

Egia da oso enpresa desberdinak ikusi ditugula. Enpresa batean den-dena euskaraz egiten dute, konpromisoa hartu dute lana euskaraz egiteko, bai lankideen artean bai kanpora begira. Beste enpresa batean adibidez dena gaztelaniaz egiten dute. Esaten dute gaztelaniaz denok ulertzen dugula eta euskara erabiltzeak aparteko kostua duela. Bi muturrak dira, gehienak tartean daude, hizkuntza biak erabiltzen dira, gaztelania euskara baino gehiago. Euskara gehienbat lankide artean erabiltzen da.

Ingelesari buruz zer iritzi dute?

Ingelesa da gehien erabiltzen duten kanpoko hizkuntza, nahiz eta badakiten hobe dela bezeroaren hizkuntza jakitea. Ingelesari dagokionez, kezkatuta daude, enpresara datozen langile berriek maila nahikoa ona ez daukatela uste dute.

Enpresen iritziz, hezkuntza sistemak ikasleak ez ditu prestatzen hizkuntzak erabiltzeko. Batetik, diote ikasleek ingelesean lortzen duten maila, nahiz eta txikitan hasi ikasten, agian egokia dela oporretara joateko Londresera, baina lana egiteko ez. Bestetik, bitxia da, lehen frantsesa garrantzitsua zen hezkuntzan, orain ia erabat ingelesa ematen dute. Enpresak kezkatuta daude, merkatu oso hurbilekoa delako eta geroz eta gaitasun gutxiago daukagulako frantsesez. Ideologikoa ere bada, Euskal Herrian hiru hizkuntza daude, baina ingelesak hartu du funtzio garrantzitsuena.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleei galdetegia betetzeko eskatu diezu. Zein iritzi dute euskarari buruz?

Iritzia aldatzen da kontuan hartuta euskara menperatzen duten ala ez. Euskara menperatzen duenak dio hizkuntza garrantzitsua dela etorkizunean lanpostuan erabiltzeko, euskara ez dakienak berriz, ez dio garrantzi handirik ematen. Baina bitxia da nola euskara ziurtagiriak ateratzeko orduan, ama hizkuntza  gaztelania dutenek ziurtagiria edukitzeari garrantzi handiagoa ematen dioten. Titulitis ezaguna agertzen da, uste dute enpresek baloratzen dutela ziurtagiria edukitzea.

Ikasleek ama hizkuntza zein duten, euskarari ematen dioten garrantziak alde batera edo bestera egiten du, baina ez da hain zuri edo beltz. Batzuk euskara ez dute ama hizkuntza, gero ikasi dute, eta horiek gero eta gehiago euskaldunek bezala pentsatzen dute, garrantzia ematen diote euskarari.
Niri arreta eman dit enpresek kontratatzerakoan gaztelania inoiz ez eskatzeak, jakintzat ematen da. Enpresa askotan ingelesa eskatzen dute, euskara ez, eta baldin badakizu balio erantsia da. Hor desoreka bat dago.

Nola hautematen dute ingelesa?

Garrantzi handia ematen diote ingelesari. Nazioarteko enpresetan ingelesa erabili beharko dutela pentsatzen dute ikasleek, baina uste dute ez daudela ondo prestatuta. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hainbat ikasgai ingelesez eman dituztenak besteak baino hobeto prestatuta daudela sentitzen dira.

Eleaniztasun maila kontuan hartu eta hizkuntzen garrantziaz galdetu diezue.

Aldagai bakarra ez baita ama hizkuntza zein duten. Ikusi nahi genuen ea nola aldatzen den haien ikuspuntua daukaten eleaniztasun maila gora doan neurrian. Zenbat eta eleanitzagoak orduan eta hizkuntzekiko jarrera positiboagoa dute.

Argazkia: Dani Blanco.

Zenbat eta eleaniztasun gutxiago orduan eta interes gutxiago?

Demagun: ikasleak gaztelania baino ez daki, ez du ahaleginik egiten beste hizkuntzak ikasteko, ez dio garrantzirik ematen. Bitxia da kontu hau ere: ikasleen eleaniztasunaren maila neurtzerakoan hiru hizkuntzak hartu ditugu kontuan zeren frantsesez, txineraz eta alemanez oso gutxi dakite. Eta beste kontu bat, zenbat eta eleanitzagoa orduan eta pertzepzio hobea du euskarari buruz. Interesgarria iruditu zaigu. Zeren kezka hori badugu, mundu globalizatu honetan zer gertatuko den euskararekin.

Tesiaz galdetu dizut orain arte. Zu Herbehereetakoa zara ordea, eta gure errealitatea guk ez bezala ikusiko duzu.  

Oso interesgarria da. Zuena eskualde elebiduna da, nazioartekotzen ari dena. Ingelesaren gaiak arreta eman dit. Enpresetan egindako elkarrizketetan esaten zidaten: “Zuek txikitatik oso ondo hitz egiten duzue ingelesa”, baina ez da horrela, ni 11 urterekin hasi nintzen, nahiz eta orain lehenago hasten diren. Badirudi hemen ingeles maila ona lortzeko arazoak dituzuela.

Harritzen nau maila ona lortzeko ezinean ibiltzea. 4 urterekin hasten dira ikasten, akademiara joaten dira... Nola liteke ikasleak enpresetan ingelesa erabiltzeko seguru ez sentitzea eta enpresek esatea ingeles maila ez dela nahikoa? Ikasteko gogo handia dago, jarrera oso positiboa da, baina zer falta da maila hori lortzeko? Enpresako batek zera esan zuen: “Ez badugu maila ona lortzen ingelesez nola moldatuko gara frantsesa, alemana… ikasteko? Egia da ikasleei galdetu egin diegula haien ingeles mailaz. Ez dakigu haien ingeles maila uste dutena baino hobea den ala ez.

Jakinda gurea gizarte elebiduna dela zer espero zenuen aurkitzea enpresetan?

Euskal Herrira etorri baino lehen, ezer jakin gabe euskarari buruz, herri bat eta bi hizkuntza nituen buruan, pentsatzen nuen toki bera izango zutela bi hizkuntzek. Baina etorri eta gero ikusi dut zenbat jende den elebiduna, zenbatek egiten duen gaztelaniaz soilik. Ez da beraz guztiz elebiduna, herria elebiduna da, baina jende guztia ez. Horrek harritu ninduen. Orain ikusi dut enpresetan euskarari tokia emateko lan handia egiten ari direla. Poz handia ematen dit kontzientzia hori egoteak.

Kanal honetan artxibatua: Euskara

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Derioztarrek 70 establezimenduren atxikimendua lortu dute euskaraz egiteko

Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.


Oarsoarrak Komunitatea giroa berotzen ari da 2018ko "Euskarak 365 egun" ekimenerako

Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.


2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


"Kultur balioak babestu behar ditugu iritzi politikoen gainetik"

Sahararra da, Mendebaldeko Saharan sortua, egiazko Saharan, exodoa bizi izandakoa. Sahararra da gaur egun Gasteizen, ikastolako ama, euskaldunetara guztiz irekia, izatea bera ere partez herri honetara jarria, bere baitan harrera beroa egina euskarari eta euskaldunari.


Zertan da urtebete geroago

Abenduaren 17an urtea beteko da zenbait eragilek Donostian Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zutenetik. Orain, protokoloa kaieren bidez praktikan jartzeko garaia dela adierazi du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.


2017-10-13 | Aiaraldea.eus
6.000 aiaraldearren aho eta belarriak aktibatu nahi dituzte euskararen alde

Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo dituzte horretarako, herriz herri.


2017-10-12 | Plaentxia .eus
Soraluzen hitz egiten diren 20 hizkuntzen inguruko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur

Soraluzeko hizkuntza aniztasuna bistarazteko topaketa egingo dute Herriko Antzokian ostegun arratsaldean eta hitz egiten diren 20 hizkuntzetatik 13tako hiztunen kontakizunak entzun ahal izango dira.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-10-11 | Arabako Alea
Gasteiz euskaldunaren ibilbidea Argia Egunean
MULTIMEDIA - ekitaldia

Larunbatekoa ibilbide berezia izan zen, eta GEU elkartearekin batera, beste eragile batzuk izan ziren, tartean, Ramon Bajo eskola eta Goian, Zizta eta Lazarraga elkarteak.

Larunbatean, urriak 7, ARGIA eguna ospatu zen Gasteizen. Laster 100 urte beteko dituen aldizkariak, Euskal Herriko aldizkaririk zaharrenak, Gasteiz aukeratu zuen egun berezi hori beren harpidedun, irakurle eta jendearekin elkartzeko.

GEU elkarteko kideok gure ekarpena egin nahi izan genion egitarauari eta Gasteiz... [+]


2017-10-08 | Koldo Aldalur
Albora karga

Euskal komunikabideotan aritzen garenontzat emakumezko euskaldunen kirolen jarraipena egiteak saihestu ezinezko helburua behar luke. “Zer gutxiago komunikabide publiko batean” ari zarete pentsatzen. Arrazoi osoa duzue.

Orokorrean komunikabide gehienak gaztelaniaren alderako apustu estrategikoa-edo egiten ari diren garai honetan, euskara hutsean aritzen garenok nahikoa arazo badugu gaurkotasuna duintasun apur batez kontatzen. Duina eta estrategikoa, sarri uztarri berean jartzerik... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude