Behatoki ezin hobea

Gabeziaren khantoreak
Tere Irastortza
Pamiela, 1995

1984koa den Itxaro Bordaren Emakumeak idazle hartan Teresita zena, Tere da Irastortza jada hemen, Gabeziaren khantoreaken. Esan nahi dut: eskukada bat poesia liburu argitaratuta, 34 urte, aurreko lan ia guztia biltzeko moduan dagoen poeta heldua dugu dagoeneko. Bost poemategi sartzen ditu bakarrean. Ez dira idatzitako poema guztiak. Aldaketa funtsezkorik ere ez dute jasan. Baina: “Ezin eutsi izan diot bilduma honetan zenbait oroitzapen josteko irrikiari”.

J. V. Foix poeta katalanaren zita batek irekitzen du bilduma, hamar puxtarri. Eta jarraian lotzen zaio zenbait oroitzapen josteko irriki horri: “Aitor dezadan, lehen hiru liburuotan oso-oso gaztearena topatzen dudala letra”, edota “onartuko al dute kritikariek, halakorik baldin bada gure artean, nire idatz garaiko adiskideentzat dastagarri izan daitekeena”. Hori hitzaurre orokorrean, poema liburuak banan-banan komentatzen hasi aurretik. 1980ko Gabeziak estreinakoaz, zera dio gero: “Zertaz harro bizitzerik izango nuke orduko hitz guztiak idazteko adorerik banu”. 1983ko Gaia eta Gau aldaketak bigarrenari, besteak beste, hauxe gehitzen dio: “Joera nagusia zen euskal literaturan hizkuntza berarentzako atxikimendua, baina eguneroko bizimoduari heltzeko gutizia falta zitzaion. Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaiak ere arreta berezia zuten horrekiko, baina inork gutxik”. Eskertzen da, 1983ko Hostoak hirugarrenaz ari dela, zintzotasuna: “Gaia eta Gau aldaketak zein Hostoak-en aurreneko liburuko adierazpidetik urruntzen saiatu nintzen. Inondik inora, bilduma honetako testuen artean hauexek dira irakurlea, poema amaitu aurretik, gehien geldiarazten dutenak”. Halako batean, 1986ko Derrotaren fabulak laugarrenarekin, laburrerako joera hasten da azaltzen, poetak ahozko literatura tradizionalari lotzen diona: alegietako moralejak bezain labur nahi zituen, “baina moralismoaren kutsu hori ezabatu eta errealitatearen datatzea eskainiz”. Bosgarrena den 1986ko Osinberdeko khantoreak bildumako poesietan, bestalde, “lehenengo aldiz txertatzen da ironia puntua. Ironia edo umore mindua”. Eta, azkenerako, poemak eurak baino interesgarriago ia, poemen gainean, iragandako denboraren perspektibarekin, egiten den irakurketa ote den. Ez gaizki ulertu, mesedez, poemak ere irakurgarriak dira, baina norbere lanarekiko begirada kritiko hori egin zait kasu honetan deigarrien.

“Inork tentazioa izan dezake zaldibiarraren ibilbide poetiko sendo eta oparoaz ahazteko, baina gogoan hartu behar da 1980ko Gabeziak hartatik euskal poesiako erreferenteetako bat dela”. Beñat Sarasolak dio, eta 2011tik. Liburu hau litzateke ibilbide poetiko horren lehen atzera begirako, geraleku, behatoki ezin hobea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


Eguneraketa berriak daude