Amaia Ezpeldoi hil dugu

  • “Intziri handi gaiñialat / herrekatik zen elkhitzen / ezpeldoietan dütügü / ützirik ürrüntzütützen”, idatzi zuen Junes Casenave-Harigilek Santa Grazi pastoralean. Pirinioetako ezpeldoiak bere onenean ezagutu ditu bizi duen ia mendean idazle zuberotarrak. Apaizten ari zela Palestinan ezagutu zituen bertako jendearen sarraskien tankerakoa bizi dute egun bere herriko ezpeldoi, ezpeldi, ezpeleta eta ezpelategiek. Etorkizuneko zuberotarrek ezagutuko ote dute egun arterako ezpeldoien tankerakorik? Nahikoa lan.

Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Euskal Herri hezeko mendi natural samarretan. (Arg.: MSF-CC By)
Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Euskal Herri hezeko mendi natural samarretan. (Arg.: MSF-CC By

Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Euskal Herri hezeko mendi natural samarretan. Zuhaixka sendo, gogor, trinko, egur sendo eta zur zurrunekoa da. Zaildutakoa. Urte batzuk badira indarrean erasotzen duen onddo bat azaldu zela: Cylindrocladium buxicola. Kanpotik kutsatutako landareak ekarri eta etxekalte. Gure ustez menderaezina zen landarea, gotorretan gotorra, hiltzen du, zerk eta onddo ziztrin batek.

Hori gutxitxo, nonbait, eta goitik behera hosto eta azal, landarearen guritasun guztiak hozkadaka jaten dituen har bat ekarri dugu: Cydalima perspectalis. Gure merkatari senak Asiatik ekarri zuen Alemaniara duela hamarkadaren bat eta urte gutxian Europa osoa kolonizatu du. Erabat soiltzen ditu ezpelak. Lehengo batean Bortzirietan barna nenbilela, negargura sortzen zuen garai bateko pendiz ezpeltsu distiratsuak gorri-gorri eginda ikusteak.

Gure erosle aseezin zaina tarteko, laster Amaia Ezpeldoi zebagaitza ere hilko dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaixkak
2018-10-14 | Jakoba Errekondo
Atlantikoa eta Mediterraneoa

Euskal Herri atlantiarreko lurretan uzta handiena dakar udazkenak: artoa, babarruna, kuia, sagarra, intxaurra, gaztaina eta abar. Fruitu eta hazi horiei ahalik eta luzeen onik eustea izan da nekazarien lanik zailenetakoa. Udazkena bera eta batez ere negua gozatuko duten jakiak... [+]


2018-03-11 | Iñaki Sanz-Azkue
Oteak dirua balio zuenean

Sinestezina dirudi, baina hala zen. Egun mendian ia nonahi topatzen dugun lore horiko landare arantzadun horrek dirua balio zuen iraganean; leku batzuetan bai behintzat. Izan ere, garai batean otea garrantzitsua zen. Aziendari azpiak egiteko edota jaten emateko mozten zen;... [+]


2011-05-08 | Jakoba Errekondo
Itxiokorria

Loretan lurrin loratzen da sasi-akazia, Robinia pseudoacacia, apirilean. Jorrailean. Zura ona eta lorea hobea ematen dituen zuhaitz puska hau inbaditzailea dela dio zenbaitek. Administrazio batzuek bere aurka jotzea sustatzen dute. Ni zalea nau, eta gomendio hauek haizea... [+]


Eguneraketa berriak daude