“Talo zalea nintzen hemen, eta hara joan eta talo-janak egin behar nituela pentsatu nuen. Baina aurreneko hozka egin, eta nire buruak ezetz esan zuen. Gero konturatu naizenez, hango arto-irinak karea du, eta kare gustua, eta hori ez zait gustatzen. Artisau taloak, eta etxean egindakoak, aldiz, diferenteak dira, askoz hobeak. Karearen ondorioa izan liteke, berriz, mexikarrek hortzak, hezurrak eta ilea osasun oneko izatea”.