Ez ezazu irentsi

  • Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei eta transnazionalei mesede egin eta produktore txikiak, kontsumitzaileak, merkatariak eta herritarrak kaltetuko ditu. Plataforma horiek dei egin dute itunak “ez irenstera”, kapitalismoaren espresioa direlako.

Testuinguru horretan ospatu zen urriaren 17an pobreziaren kontrako nazioarteko eguna, eta datu larriak ezagutarazi zituzten, tartean Euskal Herrikoak, gurean pobreak egon badaudelako. EAEko eta Nafarroako pobrezia tasa %17 eta %13koa da hurrenez hurren, eta Iparraldekoaren daturik ez badugu ere, ez dirudi txikiagoa denik. EAEn 110.000 pertsonak sufritzen du pobrezia larria (%4,9), hau da, hilean 541,7 eurorekin “bizi” da; populazioaren %18,5, beste 415.306 pertsona, pobrezia ez hain larrian –hilean 811,90 euroko sarrerarekin–; eta 489.477 lagun (%22,7) pobrezia eta bazterkeria arriskuan bizi da. Ozta-ozta bizi direnen kopuru handiena gazteak eta emakumeak dira. Prekarietatea, murrizketa sozialak eta zerga injustizia dira arduradun. Eta bitartean, aberastasunak gutxi batzuen eskuetan pilatzen segitzen du.

TTIP eta CETA moduko itunek ugaritzen dute pobrezia eta desoreka, eta giza eskubideak urratzen dituzte. Beharrezkoa da bestelako eredu ekonomiko eta soziala, aberastasunaren bidezko banaketa egiteko, politika fiskal justua eta egokia izateko, ingurumena zainduz, genero berdintasuna errespetatuz eta bizitza duina bermatuz pertsonentzat. Kapitalismoa ez da bidea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-09-02 | Unai Brea
Austriako Gobernua ere igo da TTIP zalantzan jartzen duten erakundeen trenera

Alemania eta Frantziako gobernuetako kideek TTIPez egindako adierazpenen ostean, Austriaren txanda iritsi da. Bertako gobernuko bi kide esanguratsu EB eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren aurka azaldu dira ordu gutxiko tartean; Christian Kern gobernuburuak dagoeneko... [+]


Eguneraketa berriak daude