Langabezia saria, kartzelatik irten direnen eskubidea

  • Legeak betetzeko eginak dira, herritarrek betetzeko, baina batik bat legea egin dutenek betetzeko, Estatuak eta bere gobernuek alegia. Espainiako Estatuak ez du betetzen ordea, hor ditugu Euskal Estatutuaren eta Nafarroako Hitzarmenaren kasuak; eta kartzelatik irten direnentzako langabezia saria arautzen duen legea ere ez du betetzen, ez preso komunen kasuan baizik politikoenean. Jokabide horrek pixkanaka kalera irteten ari diren euskal preso politikoei eragiten die.


2016ko urriaren 23an

Egungo legediaren arabera, kartzelatik irten direnek eskubidea dute hilean 426 euroko laguntza jasotzeko urte eta erdiz gehienez ere, Gizarte Segurantzan alta hartzen ez badute. Espainiako Gobernuak, baina, ez die ordaintzen, Konstituzio Auzitegiak hala egiteko agindu badio ere. Estrasburgok Parot doktrinarekin egindakoa ikusita, kalera irtendako presoen aldeko epaia ez betetzeko PP eta UPyD berehalakoan ados jarri ziren eta Segurantza Sozialeko Lege Orokorra moldatu zuten. Legearen defendatzaileek horrela ulertzen dituzte zenbait arau, eta ez dute lotsarik euren interes baztertzaileen arabera erabiltzeko, kasu honetan, kalera irtendako euskal presoen kontra.

Bere legeak urratzeaz gain, Espainiako Estatuak mendeku estrategia darabil, euren kondena bete eta eskubide guztien jabe diren gizon eta emakumeen kontra. Mina luzatu eta preso politiko ohiak prekarietatean hondoratu nahi dituzte. Epaileak ez lirateke diskriminazio eta ilegaltasun horren konplize izan behar, eta ofizioz pertsegitu beharko lukete Estatuaren jarrera urratzailea. Langabezia saria, Euskal Herriko zergadunek ere ordaindua, euskal preso politiko ohien eskubidea ere bada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia

 Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Eguneraketa berriak daude