Drapetomania, ihesaren gaitza

  • New Orleans (AEB), 1851. Samuel A. Cartwright medikuak idatzitako Diseases and Peculiarities of the Negro Race (Arraza beltzaren gaixotasunak eta berezitasunak) artikulua argitaratu zen New Orleans Medical and Surgical Journal aldizkarian. Bertan, berak izendatutako gaixotasun baten berri jaso zuen: drapetomania edo gatibutzatik ihes egiteko gogoa. Ustezko gaitza esklabo beltzen artean oso zabalduta zegoela zioen, eta prebenitu eta sendatzeko aholkuak ematen zituen.

     

Esklaboak kotoia biltzen. Samuel A. Cartwrightek (1793-1863) gaixotasuntzat jo zuen esklaboek ihes egiteko eta aske izateko zeukaten grina, eta drapetomania deitu zion ustezko eritasunari (Arg.: Atlanta Black Star).
Esklaboak kotoia biltzen. Samuel A. Cartwrightek (1793-1863) gaixotasuntzat jo zuen esklaboek ihes egiteko eta aske izateko zeukaten grina, eta drapetomania deitu zion ustezko eritasunari (Arg.: Atlanta Black Star).

Batetik, ondo trebatutako sendagilea zen Cartwright. John Brewer doktorearen aprendiz gisa hasi zen lanbidea ikasten. Ondoren Filadelfiako Benjamin Rush medikuaren apopilo izan zen eta, azkenik, Pennsylvaniako Unibertsitateko Medikuntza Eskolan osatu zituen ikasketak. Gerora AEBetako presidente izango zen Andrew Jacksonen zirujau ere aritu zen. Bestetik, konfederatu porrokatua zen; beltzak zuriak baino gutxiago zirela uste zuen eta hori zientifikoki frogatzen ahalegindu zen, abolizionisten aurka egiteko.

“Gizon zuria”, zioen artikuluan, “Jainkoaren borondatearen aurka, menpeko beltza bere mailara jasotzen saiatzen bada, edo Jainkoak beste gizakiarengan eman dion botereaz abusatzen badu [...] beltzak ihes egingo du; baina jabeak esklaboa Bibliak esaten digun tokian atxikitzen badu, hau da, mendekotasunean; eta jabea bihozbera eta errukitsua bada, haren nahietara egokitu gabe, eta haren behar fisikoak ase eta gehiegikerietatik babesten badu, beltza liluratuta geratzen da eta ezin du ihes egin”.

Beraz, errua ez zien esklaboei egozten, haiei “tratu xumeegia ematen dieten eta berdintzat dituzten” jabeei baizik. “Haurrak bailiran jokatu behar da haiekin, iheserako grina prebenitzeko eta sendatzeko”. Esklaboren baten ihesa hurbil sumatuz gero, “barruko deabrua zigorradez ateratzeko” gomendatzen zuen “prebentzio neurri” gisa. Baina batzuetan prebentzioa ez zen nahikoa, eta behatz lodien anputazioa gomendatzen zuen kasu larrietan, esklaboa lasterka ihes egiteko gai izan ez zedin.

Esklaboen “alferkeria” ere patologia mentaltzat zuen Cartwrightek, eta izena jarri zion: Dysaesthesia aethiopica.

AEBetako hegoaldeko estatuetan zabalkunde handia izan arren, iparraldean barregarri utzi zituzten haren teoriak. Frederick Law Olmsted arkitektoak 1856an idatzi zuen langile zuriek ere iheserako joera zutela eta gaitza ziurrenik europar merkatariek eraman zutela Afrikara.


ASTEKARIA
2016ko urriaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Markus Rediker
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Miarritzeko 'La Negresse' auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


Eguneraketa berriak daude