Objektibitatearen faltsukeriaz

Zer ikasi dugu Pierre Bourdieu soziologoarengandik, bereizte kontzeptua ez bada? Aski dugu bulegokraziaren korridoreetan paseo baten bidez atez ateko itzulia eman, jakiteko instituzio publikoek bereizte kontzeptuak gorpuzten dituztela. Objektibitateak sistemaren erreprodukzioak irudikatzen dizkigu: holako aita halako seme-alaba. Instituzio publikoetan sartzeko estrategiak martxan ezarri behar dira, baina ibilbide intelektuala ez da nahikoa. Ez da nahikoa argi izatea, instituzio publikoetan sartzeko ez dela nahiko ikasle ona izatea. Beraz, seme-alabei ez diegu gezurrik kontatu nahi. Aldiz, gezurrak esan ordez, Bourdieuk utzi zizkigun aztarna intelektualak irakatsi behar dizkiegula uste dut.

Instituzio publikoetan sartzeko garrantzitsuena sare batean parte hartzea da. Sartu baino lehen, barnean senideak behar dira, odolekoak edota senide ideologiko politikoak. Sail batzuetan feminista izan behar da, beste batzuetan abertzale. Beste zenbaitetan ongi ikusia da esatea ez zarela politizatua. Fakultatean irakasle izateko fakultatean ikasten ez diren kodeak barneratu behar dira. Kode horiek familian ikasten dira. Ahapeka ikasten dira. Mikrozirkulu pribatuetan. Determinismo eta bereizte prozesuak ulertu ez dituztenentzat hitz bat badago: inozoa. Instituzioetako agintariei edota boterean daudenei kritikak zuzenki eta frontalki egiten dizkietenei inozo deitzen diete. Erreprodukzioen mekanismoak ondo barneratu dituztenek gauza bat ikasi dute: kritika frontalak egiteko sistemaren zati bat izatea itxaron behar dela. “Kenezina” izaten itxaron behar da. Bizitza guztirako estatuaren funtzionarioa edota instituzio baten funtzionario aldaezina izaten. Lanbide finko eta babestu batean izaten.

Instituzio publikoetan sartzeko garrantzitsuena, sare batean parte hartzea da. Sartu baino lehen, barnean senideak behar dira, odolekoak edota senide ideologiko politikoak

Instituzio publikoen sartzeak edota deialdi publikoak maskarada beretik datoz. Haien legitimazio subjektiboak objektiboak bilaka daitezen aditu batzuen izenak behar dituzte. Botere edota instituzioetatik jadanik baieztatuak izan diren aditu batzuen izenak. Sistemaren erreprodukzioa hortik hasten da. Artista, idazle, film egile, sortzaile, kultur funtzionario, diru publikoari esker perfusiatuak izan zirenetik hasten da. Legitimatuak beraz, arrisku gabekoak, susmagarri ezinak. Boterearekin fidelak.

Hautaketa prozesua publizitate eslogan batean gorpuzten da. Canada dry delakoan bezala. Kanpotik ikusita, alkohola dirudi baina alkoholik ez duen edaria da. Instituzioek martxan ezartzen dituzte deialdi publikoak edota sartze konkurtsoak kanpotik objektibitatearen itxura dute, baina barnetik ez. Objektiboak izango balira bezala zabaltzen dira, webguneetan salgai izaten jarraitzen dute, gizarteari saldu behar baitzaizkio. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Eguneraketa berriak daude