"Ez fidatu esku garbiak dituen marrazkilariaz"

Arantxa Iturberen ipuin baten moldaketa egin duzu Altza Porrun. Baratzeak ez al zaitu nahikoa inspiratu istorioren bat asmatzeko?
Egia esan, erabat kalekumetartuta nago. Etxean lorategia bai, baina inoiz ez dugu baratzerik izan, eta lagunen baten baratzean laguntzen saiatu naizen guztietan patatak aitzurrarekin erdibitzea besterik ez dut lortu. Beraz, Jakobak elkarlan hau proposatzean, korrika jo nuen Bizi Baratzea liburura inspirazio bila. Eta kasualitatez (edo ez), liburuaren sarrerako Arantxaren ipuinetan lotura bat ikusi nuen.

“Begiratu eta ez ikusi” izena du zure kontakizunak. Zer da ikusten ez duguna, ba?
Buelta emango diot galderari: zer da ikusten duguna? Azalekoa, normalean. Kosta egiten zaigu aurreiritzietatik harago sakontzea. Sarritan esaten digu Jakobak landareak ere jendea direla. Eta beti hor ditugunez, zelatan, suposatu dut haiek guk baino gehiago ikusten dutela, begirik izan ez arren.

Baratzeari eta barazkiei begira denbora asko pasatu al duzu Altza Porrurako marrazten hasi aurretik?
Nire komikiko bineten hondoan baratze bat ageri da, eta izerdi ederrak bota ditut hanka-sartzerik ez egiteko. Adibidez, garai desberdinetan landatzen diren bi barazki batera ez marrazteko. Nola ez, Bizi Baratzea alboan izan dut lagungarri.

Hilketa bat ezkutatzeko toki egokia dirudi baratzeak, ezta?
Ez dakit oso egokia den, baina esango nuke ohikoa izan daitekeela. Horrenbeste estimatzen dugu intimitatea, auskalo zer ezkutatzen den bizilagunaren hormen atzean. Hor ere, begiratu eta ez ikusi.

Zikintzen al ditu Joseba Larratxek eskuak lurrez noizbait? Edo margoen tintaz soilik...
Haurra nintzela silbestreagoa nintzen, baina aspaldi da eskuak ia tintaz bakarrik zikintzen ditudala. Hori bai, ez zaitezte fidatu esku garbiak dituen marrazkilari batez.

Liburuko egileen aurkezpenean kalabaza aurpegia jarri dizute. Sentitzen al zara identifikatuta?
E! E! E! Kalabaza ez, KALABAZINA! Kalabaza baino puskaz lirainagoa eta lerdenagoa. Ez dakit Asiskok zer zuen buruan kalabazinaren pare marraztu ninduenean, baina espero dut nire aurpegi gazteagatik izatea… Forma falikoarena erabat anekdotikoa da.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude