"%100 ikustea ez da ondo ikustea"

  • Eskolako errendimendua begien errendimenduarekin lotua egon daiteke. Ikusmen arazoak, ordea, ez dira detektatzen soilik, zenbat eta noraino ikusteko gaitasuna dugun kontuan hartuta.

Ikus Terapia egitasmoan umeek hartzen dute bereziki parte, eskolan sumatzen diren zenbait gabezia ikusmenarekin loturik daudelako. Arazoak aurreikusi eta gaitasun bisualak lantzea ezinbestekoa da, Iriondo Optikako kideen hitzetan.
Ikus Terapia egitasmoan umeek hartzen dute bereziki parte, eskolan sumatzen diren zenbait gabezia ikusmenarekin loturik daudelako. Arazoak aurreikusi eta gaitasun bisualak lantzea ezinbestekoa da, Iriondo Optikako kideen hitzetan.

Sarri, ikusteko gaitasunaren arabera ebaluatzen dugu ikusmena: urrutikoa ikusteko zailtasuna duenak miopia izango du. Gertukoa argi ikusten ez duenak hipermetropia. Ikusmen distortsionatua duenak, astigmatismoa. Horiek dira detektatzen diren hiru ahulezia nagusiak, betaurrekoekin konpondu ohi direnak. Baina arrazoi gehiagorengatik funtziona dezake bistak desegoki.

Azkoitiko (Gipuzkoa) Iriondo Optikan beste ikusmen ahulezia batzuk detektatu eta lantzen dituzte Ikus Terapia egitasmoaren bidez. “%100 ikustea ez da ondo ikustea. Begiaren gaitasunak nola dauden aztertu behar da etekin handiagoa lortzeko”, diote Estibaliz Ariznabarreta eta Marian Iriondo optometristek. Terapia horren bidez arazo muskularrak lantzen dituztela adierazi dute: “Begien gimnasia bat da eskaintzen duguna”. Modu kontrolatuan errepikatzen diren ariketak dira, norberak etxean 20 bat minutuz lantzekoak. Tratamenduak hiru hilabete irauten ditu. Pertsona, arazoa eta motibazioaren arabera faktoreak alda daitezkeela gehitu dute. Gerora, jarraipena egiten dute.

“Lehenago jotzen dugu logopedara, hiperaktibitatera, ikasle txarra dela edo gustatzen ez zaiola esatera ikusmen arazoak dituela pentsatzera baino”

Fokuratze-disfuntzioez, ikus ardatzen koordinazioaz, begien mugikortasunaz eta jasotzen den informazioa ulertu eta interpretatzeaz ari dira adituak. “Guztien koordinazioa behar da ikusmen sistemak ongi funtzionatu dezan”, diote. “Bi begiek bakarra balitz bezala lan egin behar dute”.

Honek guztiak eskolako errendimenduan eragina duela ziurtatu dute. Horregatik gehienbat, haurrekin egiten dute lan. “Lehenago jotzen dugu logopedara, hiperaktibitatera, ikasle txarra dela edo gustatzen ez zaiola esatera ikusmen arazoak dituela pentsatzera baino”, adierazi du Iriondok. Baina eskolan ikasten denaren %70a begietatik egiten dela azpimarratu dute eta, hortaz, “ezinbestekoa” dela gaitasun bisualak aztertzea. Adibidez: begien mugikortasuna eskasa baldin bada, irakurtzeko azkartasuna edo zehaztasuna oztopatuko du, baita begirada arbeletik liburura aldatzeko unean ere. Objektuak automatikoki fokuratzen ez badira atentzio bisuala mantentzeko arazoak izango dira. Adibide hauek kirolean ere eragina izan dezakete.

Guraso zein irakasleei gaia kontuan hartzeko gonbitea egiten diete bide batez: “Arazoak aurreikusteko beharrezkoa da arazoa egon daitekeela ulertzea”. Horretarako test azkar bat egitea proposatzen dute: begi gorriak, azkura edo buruko mina; irakurtzean hatza jartzea, motela izatea edo ez gustatzea; letrak nahastea edo lerroak saltatzea; burua okertuta irakurtzea edo begi bat estaltzea; eskulanetan eta kiroletan trebea ez izatea; ikasten orduak pasa arren etekin eskasa ateratzea; eguna pasa ahala nekea areagotzea; eta konzentrazioa mantendu eta geldi egoteko arazoak izatea.

Sintoma horietatik bi sentituz gero, optikara hurbiltzeko aholkua ematen dute. Horrela, arazoa norberak etxean konpon dezake.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude