ARGIAren inbasioa beste hedabideetan

Espioitza lanik eraginkorrenak barrutik egiten omen dira. Bestearen tripak ondo ezagutu, ahalik eta informazio gehien jasotzeko; hori izaten da helburua. Alderantzizkoa egiten duenik ere badago, ordea, eta gurean perretxikoak bezala ateratzen direla dirudi. Noiz ikusi da komunikabide batek bere informazioa beste komunikabide batean zabaltzea? Ez al da hobe bakoitzak bere bidea egitea? Bakoitzak bere kazetariekin bere informazioa landu eta bere komunikabidea sendotzea? Nik ARGIAko lagunei ere galdera horiexek bota dizkiet, eta bueltan etorri zait betiko diskurtsoa: kolaborazioa, hedabideen arteko elkarlana, komunitatearen indarra, gure edukiak jendarteratzeko beste aukera bat, gaiak gure baloreetatik lantzeko... Azkenean sinetsi egin beharko diet!

Total, errepasoa egiten hasi garela erredakzioko zenbat kidek kolaboratzen duten beste medioetan, eta konturatu garela ia denek dutela beren gloria unetxoa batean edo bestean. Batzuk irratira jo dute: Euskal Irratietan Goiz Berri saioan astero entzun daitezke ARGIAren asteko azala komentatzen; besteren bat Xorroxin irratian aritzen da asteko bospasei gai potoloenez; Euskalerria irratian ere uste dut gure kideren batek parteren bat edo beste baduela Reyes Ilintxetaren (hori ere ARGIAko kolaboratzailea, portzierto) eta Pello Argiñaren saioetan; Euskadi Irratiko Faktoria saioan astearteren batean topatu dut ARGIAko bat; Info7 irratiak ere gurean badu tiroia, eta batetik Nekane Zinkunegik gidatutako Zebrabidea saioan eta bestetik Kalegorrian emanaldian ere tertuliakide orojakile paperean baditugu ARGIAkide batzuk sartuta; eta ahaztu gabe Bilbo Hiriak eta Halabedik elkarlanean osatutako Hizpidea eta Bizkaia irratiko Goizeko Izarretan saioetan dauzkagun satorrak ere.

Idatzizko kolaborazioren bat ere detektatuta daukagu Goienan, Directan eta Diagonalen.

Eta horrez gain, badira gutxi batzuk kamera aurrera salto egin dutenak. Horiek ETB1eko Ahoz Aho saioan eta 11amaika Telebistan ikusi ditut.


ASTEKARIA
2016ko urriaren 16a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude