Aliziaren ispilua urratu

Playmobil eta Planeta de Agostinik Historiaren abentura panpina bilduma plazaratu zuten: 74 figura historikoak, guzti-guztiak, gizonezkoak ziren. Albistea hedatu eta internet bidez jasotako sinadura eta kexen presioari erantzun behar izan zieten bi enpresek, emakumezkoen figurak gehituko zituztela aginduz. Pikara-ko facebook orrialdean guztion artean zerrenda bat egitea proposatu genuen, eta izen pila bat bota genuen: Ada Lovelace, Mary Shelley, Rosalind Franklin, Emma Goldman, Lesbosko Safo, Mary Wollstonecraft, Gougeseko Olimpia, Miletoko Aspasia, Hildegarda Bingen, Jane Austen...

Sandra Álvarez, Negra cubana blogaren egileak komentario bat utzi zuen horren harian: “Orain zenbatu zenbat emakume txuri aipatu dituzuen eta zein presentzia eskasa daukagun emakume beltz eta indigenek zuen hautaketan”. Egia borobila, apenas Angela Davis, Rigoberta Menchú eta Wangari Matai zeuden zerrenda inprobisatu horretan.

Aurreko artikuluan “burkini” delakoaren polemikan erortzeaz damutu nintzela kontatu nizuen eta hortik abiatuz, feminismo deskolonialaren beharraz apur bat aritu nintzen. María Reimóndez itzultzaile eta aktibista galegoaren Rachar o espello de Alicia: por un feminismo decolonial artikulua argitaratu dugu Pikara-n. Hain ondo eta sakon azaltzen duenez behar hori, bere hausnarketak ekarri nahi dizkizuet. Alizia herrialde miresgarrian ipuinaren metafora erabiltzen du, mendebaldeko feministok beste testuinguruetako emakumeengana hurbiltzeko dugun era kritikatzeko: “Bera, Alizia, erraldoia eta egia borobilaren jabe, ezagutzen ez duen paisaia baten erdian, bere testuinguru txuri eta erosotik interpretatzen saiatzen da”.

Mendebaldea feminismoaren eta giza eskubideen abangoardia dela esatea kolonialista dela gogorarazi nahi dut. Izan ere, eta esaterako, queer mugimendua edota feminismo beltzak Ameriketako Estatu Batuetan jaio zirela entzuten dudanean, ”a ze kasualitatea, dena AEBetan sortzen da?” pentsatzen dut

Feminismoan “intersekzionalitate” hitza modan jarri den arren, Reimóndezek “beste” emakumeen esperientziak interpretatzeko bi joera identifikatzen ditu. Alde batetik, euren borrokak txalotu baina aldi berean exotizatu: Indiako sari arrosaren aktibistak miresten ditugunean, esaterako. Bestetik, nagusitasun jarrera etnozentrikoa: Afrikako emakume gixajoek bizi dituzten indarkeria “basatiak” salatzen ditugu, neurri handian kolonialismoaren aztarnak direla azaldu gabe. Bi kasuetan, ez dugu “besteen” esperientzietatik gurera irakaspen handirik ekartzen:
“Feminismoak (eta giza eskubideak) mendebaleko sorkuntza direla esatea ez da soilik kaltegarria, faltsua baizik. Guk ditugun eskubide asko, esaterako edateko ura edo sendagai generikoak, Hegoaldeko landa mugimenduei esker lortu dira”, gaineratzen du Reimóndezek.

Bere artikulua irakurri ostean, honako konpromisoak berretsi ditut:

  •     Irakurtzen ditudan pentsalari feminista denak, txuriak eta Iparraldekoak, ez dira berme.
  •     “Besteen” zapalkuntzei buruz iritzia eman ordez, euren diskurtsoetan eta borroketan sakontzea.
  •     Mendebaldea feminismoaren eta giza eskubideen abangoardia dela esatea kolonialista dela gogoraraztea. Esaterako, queer mugimendua edota feminismo beltzak Ameriketako Estatu Batuetan jaio zirela entzuten dudanean, “a ze kasualitatea, dena AEBetan sortzen da?” pentsatzen dut.
  •     Feminismoa gainerako emakumeak ebanjelizatu behar dituen abangoardiatzat hartu ordez, pertsona anitzen jakituria eta praktikez aberasten den mugimendu iraultzailetzat hartzen ulertzea eta praktikatzea.

Laburbilduz, María Reimóndezek Mendebaleko feminismoei eskatzen dizkien bira nik neuk ere egunerokoan egin: Alizia erraldoi eta trakets hori bezala jokatzeari utzi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude