argia.eus
INPRIMATU
“Nafarra ez, Iruñekoa”
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko urriaren 05
SANTABANTA
SANTABANTA

1974ra arte atzerritarrek ezin zuten jokatu Espainiako futbol ligan. Baina hamarkadaren hasieran jokalari hegoamerikar andana iritsi zen lehiaketara, espainiar “jatorrikoak” salbuespena baitziren. Eta senide zuzenak ez zituenak, asmatu egiten zituen.

Ramon Alberto Aguirre Suarez argentinarra 1971n hasi zen Granada taldean jokatzen. Bernardino Perez entrenatzaileak jaso zuen aireportuan eta zera esan zion ostikoak baloiari baino aurrelariei emateagatik ezaguna zen defentsari: “Esan ezazu aita iruindarra duzula”.

Aurkezpenean kazetari batek galdetu zion: “Beraz, aita nafarra duzu, ezta?” Eta hark erantzun: “Nafarra? Ez, Iruñekoa”.