Badakigu noiz urratzen diren gure eskubideak?

Eñaut Agirrebengoa eta Eider Madina kazetariek ekarriko dute hilean behin eskubideak zapaldu dizkietenen ahotsa.
Eñaut Agirrebengoa eta Eider Madina kazetariek ekarriko dute hilean behin eskubideak zapaldu dizkietenen ahotsa.

Ez al zara sekula egoera baten aurrean zer esan oso ondo jakin gabe geratu, irakurle, zure eskubideak urratzen ari direla jabetu baina askotan ez dugulako jakiten benetan nola erantzun beharko genukeen kasu horretan? Momentu bat eta beste oso desberdin bat etorriko zaigu burura bakoitzari, baina uste dut guztiok identifikatzen dugula bizipen hau. Askotan agian ez gara jabetzen gure eskubideak urratzen ari direnik ere.

“Gure eskubideak” sail berria jarriko dute martxan datorren astean ARGIAn Eider Madina Berasategi iruindarrak eta Eñaut Agirrebengoa Apaolaza altsasuarrak. Hilean behingo saila izango da, eta helburu du urratu diren eta tamalez egunero urratzen diren giza eskubideen salaketa egin eta horien aurrean zein irtenbide dauden azaltzea. Orokorkerietan erortzeko gogo handiegirik gabe, lehen pertsonan kontatuko dira bizipen hauek; hau da, bere eskubide urraketa pertsonalaz hitz egingo digun lagun baten kontakizuna ekarriko dute paperera.

Irudi-intimitate eskubidearekin ekingo dio sailari Madinak, eta honela dio lehen esaldiak: “Mari Paz Arrula naiz, tafallarra, eta adin guztietako beste 150 emakume baino gehiago bezala gure herriko taberna bateko komunean grabatua izan nintzen, lokalaren jabeak jarritako kameren bidez”. Hurrengo hilabeteetan pentsionisten eskubideak, etorkinenak, linguistikoak, kontsumitzaileenak edo indarkeria matxista bezalako gaiak jorratuko dituzte.

Gai potolo bat adar bakoitzaren bizipen txiki bakoitzetik kontatzeko apustua egin dute egileek, eta kontakizun zehatz bakoitzaren atzean dagoen egoera osoa ikustarazteko beste modu bat aukeratu dute. Zifra batzuk emanda baino, askotan gehiago heltzen gara irakurlearengana istorio pertsonaletatik, eta gertuago sentitzen ditugu.

Batzuetan, ordea, istorioa kontatuko duena falta izaten da, eta horretarako deia egiten dute bi gazteek: modu batera edo bestera zure eskubideak urratuak izan badira eta kontatu nahi baduzu, jarri harremanetan gizartea@argia.eus helbidera idatzita.


ASTEKARIA
2016ko urriaren 09a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude