Bankia-Can, ustelkeria bera

Espainiako Audientzia Nazionalean hasi da “black txartelen” makro-epaiketa. Bankiako 65 zuzendari eta kontseilarik (PP, PSOE, IU, CCOO eta UGT) erabili zituzten euren probetxu pertsonalerako. Txartel opaku horiekin, Rato ministro ohia eta Caja Madrideko presidente Blesa buru zituztela, zuzendari horiek 15,5 milioi euro gastatu zituzten. Milioi horiek Bankia finantza taldearen kontura fakturatu zituzten, honek 22 milioi euroko laguntza publikoak behar zituen bitartean.

Euskal Herrian CAN Nafarroako Kutxaren kasua daukagu. Hemen ez dira gastu pertsonalak egiteko horrelako txartelak aurkitu. Baina dieten kasua ezagutu dugu. Horien bidez, politikariek euren soldata biderkatzen zuten bileretara joateagatik, teorian eurak kontrolatu beharreko erakundea hondamendira zihoan bitartean. Egon dira Bankiakoa gogorarazten diguten beste gastu batzuk, CANek beste enpresa batzuei kobratutako fakturak, esaterako (luxuzko hotelak, jatetxeak, bainuetxeak, bitxiak, gama altuko autoak…). Faktura horiek Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordearen eskutan daude, baita Miguel Sanz eta Enrique Goñik erabiltzen zituzten kontu eta txartelak ere.

Bi adibideok, Bankia eta CAN, botere publikoak kontrolaturiko erakundeetan izandako ustelkeriaren isla dira, euren hondoratzea ekarri duen ustelkeria. Eta izebergaren punta besterik ez dira, horrelako erakundeetan izandako politika ustelaren zati txiki bat. Arduradun politiko eta sindikalek, bai eta kudeatzaileek ere, lapurtutakoa itzuli beharko lukete eta inhabilitatu egin beharko lituzkete horrelako enpresa publiko edo erdi-publikoak administratzeko.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude