Ikasgeletan, jaten dugunaz pentsatzen

Gasteizko Sansomendi ikastetxeko ikasleak, EAThink programaren barruan modu ekologikoan onddoak sortzen.
Gasteizko Sansomendi ikastetxeko ikasleak, EAThink programaren barruan modu ekologikoan onddoak sortzen.

Europako hamabi herrialdek eta Afrikako bik hartzen dute parte EAThink2015 proiektuan. Izenak dioen bezala, jaten dugunaren gaineko hausnarketa egitea du oinarri, horretarako lehen eta bigarren hezkuntzako eskolentzat tresnak eskainiz. Herrialde bakoitzean GKE edo bestelako elkarteren batek kudeatzen du proiektua. Gurean, Euskal Fondoak darama, eta hiru urte iraungo ditu (2015-2017).

Ikasunitate eta tailerrak

Iaz zenbait ikastetxetan elikadura burujabetzari eta kontsumo arduratsuari lotutako hainbat ikastunitate txertatu zituzten. Irakasleak beraiek izan ziren gaia beren ikasgaietara egokitu eta lanketa egin zutenak. “Garrantzitsua da ikasleek jaten dutena nondik datorren eta beren kontsumo hautuek zein eragin eta ondorio dituzten pentsatzea”, azaldu digu Amaia Elorza proiektuko arduradunak. “Adibidez, txokolateaz aritu izan gara ikasgeletan: nondik dator kakao hori? Nork ekoizten du eta zein baldintzatan?”.

Aurtengo ikasturterako, Bertokoa jan, mundua buruan lelopean tailerrak antolatu dituzte. Egungo elikadura ereduak sortzen dituen interdependentzietan, janaria ekoizteko sistema jasangarrietan eta maila txikiko nekazaritzan jarriko dute arreta, berriz ere.

Ikasleak ekintzaile

Kontzientziak pizteaz harago, ikasleak gai honen ekintzaile bihurtzea bilatzen da tailerretan. “Haiek izatea beren ikaskide, auzokide edo herriko lagunei kontsumo arduratsuaren inguruan hitz egingo dietenak eta jarrerak aldatzeko ekimenak proposatuko dizkietenak”, dio Elorzak.

Proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako irakasleen topaketak ere antolatu izan dituzte, batzuk eta besteek gaia ikastetxeetan nola lantzen duten elkarbanatzeko eta ideiak hartzeko. Azaroan, esaterako, Burkina Fason elkartuko dira, hango egitasmo nahiz lanketak ikustera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eragileak
2017-10-10 | Miren Osa Galdona
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Uliako parkean 70 etxebizitza eraikitzeko proiektua

Donostiako Udalak 2016ko uztailaren 21ean onartu zuen Uliako parkean etxebizitzak eraikitzeko proiektua. Uliako Lore Baratzak lan taldeak, eremu publikoaren erabileraren defentsan, helegitea jarri zion udalaren ekimenari, eta arrazoia eman dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak... [+]


Agroekologia eta elikadura burujabetzaz ikastaroa antolatu dute Hegoa-EHUk eta EHNE-Bizkaiak

Baserrritik mundura: Gure Elikaduraren etorkizuna jokoan” darama izenburu, aurtengo urrian hasiko da eta 2018ko azaroa arte luzatuko 750 orduko ikastaroa osatuz. Kurtso zabal honekin antolatzaileek 30 pertsona trebatu nahi dituzte elikadura burujabetzan eta... [+]


Ilargiaren eragina
Biraka dabilen fenomenoa

“Bizitza modernoak itsu bilakatzen gaitu ilargiaren eraginen aurrean. Mitoa zena, zientziak frogatu du gerora. Izan ere, egunero ikus ditzakegu errealak diren efektuak gure bizitzetan”, dio Michel Gros idazle eta nekazariak. Egunero ikusten dugu ilargia, baina... [+]


2016-10-09 | Garazi Zabaleta
Baserria XXI
Elkarrekin nekazaritza iraunkorra lantzen eta gizarte arazoei erantzuten

Azken urteetan sortu den Baserria XXI ekimenak, Gipuzkoan agroekologia oinarri hartuta lanean dabiltzan baserritarrak eta lehen sektoreko langileak biltzen ditu. Elkarren arteko harremanak josteko beharra zegoela ikusita, bailaraz bailara lurra lantzen zebilen jendea topatzea... [+]


2016-09-25 | Garazi Zabaleta
Iratiko Ekoizpenak kooperatiba
Pirinioetan jan eta bizi

Bertako ekoizle txikiek eskaintzen digutena kontsumitzeak gure bailara eta herriei bizitasuna ematen dietela ezin uka. Bide hori sustatzeko sortu zuten Iratiko Ekoizpenak kooperatiba, Aezkoan (Nafarroa).

Kooperatibak Orbaran dauka lokala. Taberna eta jatetxe zerbitzua dute,... [+]


Eguneraketa berriak daude